Camargon jokatuko du laugarren jardunaldia Busturialdeak
Busturialdeak KAE1 mailako estropada jokatuko du zapatuan Camargoko (Kantabria) uretan. Hain zuzen, denboraldiko laugarren jardunaldia 18:00etan hasiko da, eta Elantxobeko Arraun Taldea orain arte erakutsitako sasoi forma mantenetzen saiatuko da. Bustu...
Busturialdeak KAE1 mailako estropada jokatuko du zapatuan Camargoko (Kantabria) uretan. Hain zuzen, denboraldiko laugarren jardunaldia 18:00etan hasiko da, eta Elantxobeko Arraun Taldea orain arte erakutsitako sasoi forma mantenetzen saiatuko da.
Busturialdeak ohorezko txandan egingo du arraunean Oriogaz, Santurtzigaz eta Lekittarragaz batera. Orain arte ikusitakoaren arabera, Busturialdea bakarrik izan da Oriori aurre egiteko gai. Azkenengo estropadan, esaterako, hiru luzetan eutsi zioten bertokoek Orio boteretsuari.
Lau estropada jokatuta, elantxobetarrak sailkapen nagusiko bigarren postuan daude, 32 puntugaz. Orio lehenengo sailkatuak lau puntuko aldea ateratzen dio bertoko taldeari. Atzetik, bestalde, Santurtzi hirugarren postuan dago 31 puntugaz, eta Lekitarra laugarren 27 puntugaz. Hala, Busturialdeak estropada txarra eginez gero be, ohorezko txandan jarraituko luke.