Fusilamenduen 75.urteurrena ospatuko du aurten Busturiak abuztuaren 3tik 5era
1936an fusilatuak izan ziren busturiarrak izango dituzte gogoan abuztuaren 3tik 5era. Izan be, aurton 75. urteurrena da eta «zerbait berezia» prestatu gura izan dute. Astelehenean bildu zen Busturiko alkate Miren Fatima Malaxetxebarria fusilatuen senideekin egun horietarako prestatu dutenaren barri emoteko eta beraiek dituzten proposamenak be jasotzeko. Abuztuaren 3an hasiko dituzte oroimen ekitaldiak. Egun horretan Memoria y sexualidad de las mujeres bajo el Franquismo dokumentala ikusteko aukera izango dute busturiarrek. Altamirako Kultur Etxean izango da 19:30ean. Herritar batek, gainera, alkateari proposatu zion ea posible luketen Nekane Juradoren hitzaldi bat antolatzea, «Gernika-Lumon egon zen gerrak zelan sortzen diren azaltzen eta interesgarria litzateke». Alkateak berarekin harremanetan jartzen saiatuko direla erantzun zion eta posible bada dokumentala ikusi aurretik hitzaldia egongo litzatekeela esan zuen. Abuztuaren 4an, barriz, omenaldirako tartea izango dute Axpe auzoko Ispilueta zelaian. Bertan, 1936ko gerran fusilatu zituzten busturiarrak izango dituzte gogoan baita kartzela zigorrak jasan zituztenak be. Ohorezko aurreskua dantzatu, bertsoak bota, azalpenak emon…eta aurten, gainera, Fermin Valenciaren kantaldiaz gozatu ahalko dute bertaratutakoek. Oroimen ekitaldia 12:00etan hasiko da. Herritar guztiek jasoko dute beraien etxeetan aurten egingo diren ekitaldien barri emoten dituen diptiko bat. Ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena be luzatzen du horretan Busturiko Udalak. Fusilatuak izan ziren eta kartzela zigorra jasan zuten busturiarren [...]
1936an fusilatuak izan ziren busturiarrak izango dituzte gogoan abuztuaren 3tik 5era. Izan be, aurton 75. urteurrena da eta «zerbait berezia» prestatu gura izan dute. Astelehenean bildu zen Busturiko alkate Miren Fatima Malaxetxebarria fusilatuen senideekin egun horietarako prestatu dutenaren barri emoteko eta beraiek dituzten proposamenak be jasotzeko.
Abuztuaren 3an hasiko dituzte oroimen ekitaldiak. Egun horretan Memoria y sexualidad de las mujeres bajo el Franquismo dokumentala ikusteko aukera izango dute busturiarrek. Altamirako Kultur Etxean izango da 19:30ean. Herritar batek, gainera, alkateari proposatu zion ea posible luketen Nekane Juradoren hitzaldi bat antolatzea, «Gernika-Lumon egon zen gerrak zelan sortzen diren azaltzen eta interesgarria litzateke». Alkateak berarekin harremanetan jartzen saiatuko direla erantzun zion eta posible bada dokumentala ikusi aurretik hitzaldia egongo litzatekeela esan zuen.
Abuztuaren 4an, barriz, omenaldirako tartea izango dute Axpe auzoko Ispilueta zelaian. Bertan, 1936ko gerran fusilatu zituzten busturiarrak izango dituzte gogoan baita kartzela zigorrak jasan zituztenak be. Ohorezko aurreskua dantzatu, bertsoak bota, azalpenak emon…eta aurten, gainera, Fermin Valenciaren kantaldiaz gozatu ahalko dute bertaratutakoek. Oroimen ekitaldia 12:00etan hasiko da.
Herritar guztiek jasoko dute beraien etxeetan aurten egingo diren ekitaldien barri emoten dituen diptiko bat. Ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena be luzatzen du horretan Busturiko Udalak. Fusilatuak izan ziren eta kartzela zigorra jasan zuten busturiarren izenak be irakur daitezke diptiko horretan.
Abuztuaren 5ean, bestalde, Paresiko meza nagusiaren ostean lora eskaintza egingo dutela jakinarazi zuten.
Memoria historikorako beka
Udalak memoria historikoa lantzen jarraituko gura du, horretarako aldi historiko harekk sorrarazi zituen eragin sozialak, ekonomikoak, politikoak eta kulturalak ikertzeko beka bat abiarazi gura dute. Gainera, datorren astelehenean izango den osoko bilkuran mozio bat aurkeztuko dute eta bertan agertzen direnak betetzeko konpromisoa hartuko dutela esan du alkateak. Besteak beste, Busturian frankismoak erahildako, desagertarazitako eta eragindako bestelako biktimen errolda orokor bat edo eguneratutako erregistro bat sortzeko konpromisoa hartuko dute mozioaren bitartez.