Gazte Egunera joateko deia egin dute eatarrek
Abuztuaren 3an Natxituko, Eako eta Bedaroako gazteek Gazte Eguna antolatuko dute lehenengo biderrez alkarregaz, eta antolatzaileek agerraldi publikoa egin dute inguruetako biztanleek jai egunean parte hartu dezaten eskatzeko. Azaldu dutenez, orain art...
Abuztuaren 3an Natxituko, Eako eta Bedaroako gazteek Gazte Eguna antolatuko dute lehenengo biderrez alkarregaz, eta antolatzaileek agerraldi publikoa egin dute inguruetako biztanleek jai egunean parte hartu dezaten eskatzeko.
Azaldu dutenez, orain arte Natxituko gazteek antolatzen zuten jai eguna, baina, herritarrak batzearen garrantziaz jabetuta, aurten alkarregaz antolatzea erabaki dute. Hala, gaur egungo egoera sozialari, ekonomikoari eta kulturalari buelta emoteko lehenengo pausoa da Natxituko, Eako eta Bedaroako Gazte eguna, «tantaka-tantaka uholdea baikara».
Abuztuaren 3an, 11:30ean hasiko da jai giroa Natxituan. Egunean zehar edarto pasatzeko aukera izango da, eta gauean, bestalde, musika kontzertuetan dantza egiteko aukera izango da.