Gernika-Lumoko Gaztetxean egingo dute Ud4kamp-a
Bermeoko Hack.in#badakigu elkarteak antolatu duen Ud4kamp jardunaldi teknopolitikoa ez dute Bermeon egingo, Gernika-Lumoko Gaztetxean baizik. Lekua aldatu badute be, jardunaldiak zehaztutako egunetan egingo dituzte; hau da, uztailaren 27an, 28an eta 29an. Hack.in#badakigu elkartearen eta Gazte Informazio Zerbitzuaren (GIZ) arteko desadostasunengatik egin behar izan dute lekualdaketa hori. Elkarteko ordezkariek bi aldeen artean sortutako zenbait arazo nabarmendu gura izan dituzte: «Lehenik eta behin, jardunaldiak hasi baino hilabete lehenago GIZ zerbitzuak ez zuen guretzako lekurik, ez zuen eraikin publiko bateko hiru gela erabiltzeko baimenik. Gainera, komunikazio zuzena galarazi digute, kudeaketa eginda dagoela esanda». Bestetik, ADSLra konektatzeko aukerarik ez zutela esan diete, eta kexu dira; izan be, «konexio hori ezinbestekoa da jardunaldia egin ahal izateko». Eskakizun hori, gainera, Bermeoko Udalari aurkeztutako beharrizan txostenean egin zutela gaineratu dute. Erantzukizunak aztertzea Irabazi-asmorik gabeko Hack.in#badakigu elkarteko kideek «beti emon diogu aurpegia antolakuntzari, eta gure jarrera zuzena eta aktiboa izan da. Baina uste dugu GIZen aldetik ez dugula erantzun bera izan», diote. Bermeoko Udalari, bestalde, jardunaldia Gernika-Lumoko Gaztetxera lekuz aldatu beharra eragin duten «erantzukizunak aztertzea eta neurriak hartzea» eskatu gura dio Hack.in#badakigu elkarteak. «Atsekabea» agertu dute, gainera, elkarteko ordezkariek, «Bermeokoa moduko udal batek herriaren erabilerarako jarritako zerbitzuak ez direlako gai izan horrelako jarduera bat aurrera eroateko». Bestalde, Hack.in#badakigu [...]
Bermeoko Hack.in#badakigu elkarteak antolatu duen Ud4kamp jardunaldi teknopolitikoa ez dute Bermeon egingo, Gernika-Lumoko Gaztetxean baizik. Lekua aldatu badute be, jardunaldiak zehaztutako egunetan egingo dituzte; hau da, uztailaren 27an, 28an eta 29an.
Hack.in#badakigu elkartearen eta Gazte Informazio Zerbitzuaren (GIZ) arteko desadostasunengatik egin behar izan dute lekualdaketa hori. Elkarteko ordezkariek bi aldeen artean sortutako zenbait arazo nabarmendu gura izan dituzte: «Lehenik eta behin, jardunaldiak hasi baino hilabete lehenago GIZ zerbitzuak ez zuen guretzako lekurik, ez zuen eraikin publiko bateko hiru gela erabiltzeko baimenik. Gainera, komunikazio zuzena galarazi digute, kudeaketa eginda dagoela esanda». Bestetik, ADSLra konektatzeko aukerarik ez zutela esan diete, eta kexu dira; izan be, «konexio hori ezinbestekoa da jardunaldia egin ahal izateko». Eskakizun hori, gainera, Bermeoko Udalari aurkeztutako beharrizan txostenean egin zutela gaineratu dute.
Erantzukizunak aztertzea
Irabazi-asmorik gabeko Hack.in#badakigu elkarteko kideek «beti emon diogu aurpegia antolakuntzari, eta gure jarrera zuzena eta aktiboa izan da. Baina uste dugu GIZen aldetik ez dugula erantzun bera izan», diote.
Bermeoko Udalari, bestalde, jardunaldia Gernika-Lumoko Gaztetxera lekuz aldatu beharra eragin duten «erantzukizunak aztertzea eta neurriak hartzea» eskatu gura dio Hack.in#badakigu elkarteak. «Atsekabea» agertu dute, gainera, elkarteko ordezkariek, «Bermeokoa moduko udal batek herriaren erabilerarako jarritako zerbitzuak ez direlako gai izan horrelako jarduera bat aurrera eroateko». Bestalde, Hack.in#badakigu elkarteak aitortu duenez, elkartea ez dator bat Bermeoko Udalak planteatutako kultura ereduagaz.
Beste aukera bat eskaini
Bermeoko Udalak, bere aldetik, GIZek ekintza hori antolatzeko leku aproposa aurkitzeko ahaleginak egin dituela dio. Azaldu dutenez, «ezinezkoa izan da aukeratutako tokian Interneterako konexioa ezartzea. Kostu ekonomikoa altua da eta udalak ezin izan du hori bere gain hartu».
Horregatik, udalaren esanetan, beste aukera bat emon diote taldeari; hau da, Ud4kamp jardunaldia Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean egitea; «izan be, han Interneterako konexioa dago eta gelak egokiak dira horrelako jardunaldi bat egiteko; halanda be, toki horretan ez dutela egin nahi erantzun dute jardunaldien antolatzaileek».
«Bermeoko Udalak, beti be, bitartekoak jarriko ditu herriarentzat interesgarriak diren ekitaldiak egiteko», azaldu dutenez.