Errigoitiko Udalak eta Bioforest enpresak sinatutako akordioa legezkoa dela dio epaileak
Errigoitiko Udalak eta Bioforest enpresak Olabarri auzoan Biomasa zentrala eraikitzeko sinatu zuten akordioa legezkoa dela esan du Bilboko epaitegiak. Joaquin Iragorri Errigoiti Arrieta Garbi plataformaren kideak jakinarazi duenez, “epailearen er...
Errigoitiko Udalak eta Bioforest enpresak Olabarri auzoan Biomasa zentrala eraikitzeko sinatu zuten akordioa legezkoa dela esan du Bilboko epaitegiak. Joaquin Iragorri Errigoiti Arrieta Garbi plataformaren kideak jakinarazi duenez, “epailearen erabakia errespetatzen dugu, baina ez gatoz bat”. Hala, helegitea jarri dute barriro, eta erantzunaren zain daude. Udalak eta enpresak sinatutako akordioaren bitartez, Errigoitik 100.000 euro jaso zituen.
Halanda be, epailearen erabakia ez da behin betikoa plataformako kidearen berbetan, eta baikor azaldu da. “Oso argi utzi dugu Olabarrin zentrala eraikitzea kaltegarria izango litzatekela”, eta horrenbestez lanean jarraituko dute udalak proiektua bertan behera utzi arte. Olabarrin zentrala eraikitzea legez kanpokoa izango litzatekela deritzo.
Bestalde, Iragorrik ez du ulertzen komunikabideek nolatan emon duten albistearen barri, orain. «Sententziaren berri duela hilabete eta erdi izan genuen, eta horrenbestez, arraroa da zenbait komunikabidek albistea orain kaleratzea».