Etorkizuneko irakurleen zain
Atzerako kontaketa hasi da jada. Oscar Gangoiti bermeotarrak idatzi duen El Arquitecto del Tiempo liburuaren egungo zein etorkizuneko irakurleek hitzordua dute zapatuan, Bermeoko portuan, 23:30ean. Horretarako deialdia egiten baitu bermeotarrak liburuaren azken orrialdean. San Juan bezpera aukeratu du Gangoitik udako solstizioarekin duen hurbiltasunagatik eta gau horrek duen sinbologiagatik. Liburuan garatzen duen profezia batekin lotzen du, gainera, gau hori. Izan be, horrek kontatzen duenaren arabera, «herriko plazan egiten diren gaueko dantzen ostean, zeruan izar urdin bat agertuko da. Izar horrek aldaketarako deia egiten du, hau da, atzera egin beharra daukagula naturara». Profeziak aipatzen dituen dantza horiek San Juan gauan Goiko Plazan egiten den sorgin dantzarekin lotu ditu. Horregatik, Gangoitik zapaturako egindako deialdian su artifizial urdinek hartuko dute zerua. «Batera etorri diren» gauzak direla dio bermeotarrak. Ukitu misteriotsua emon dio zitari, gainera, «jendeak kasualitate horietan arreta ipintzea izan da nire helburua». Liburuan agertzen den profezia hori egi bihurtu gura du era horretara idazleak. Munduan eragina Deialdiak mundu osoan zehar izango du erantzuna; Gaingoitik duen blogean izan dute horren barri eta ordu berean su artifizial urdinak botako dituzte «Tokiotik, Sydneitik, Hego Ameriketatik, Amerikako Estatu Batuetatik (AEB), Europako zenbait herrialdeetatik eta Espainiako zein Euskal Herriko herrialde batzuetatik be», azaldu du Gangoitik. Bere baitan mezuak [...]
Atzerako kontaketa hasi da jada. Oscar Gangoiti bermeotarrak idatzi duen El Arquitecto del Tiempo liburuaren egungo zein etorkizuneko irakurleek hitzordua dute zapatuan, Bermeoko portuan, 23:30ean. Horretarako deialdia egiten baitu bermeotarrak liburuaren azken orrialdean.
San Juan bezpera aukeratu du Gangoitik udako solstizioarekin duen hurbiltasunagatik eta gau horrek duen sinbologiagatik. Liburuan garatzen duen profezia batekin lotzen du, gainera, gau hori. Izan be, horrek kontatzen duenaren arabera, «herriko plazan egiten diren gaueko dantzen ostean, zeruan izar urdin bat agertuko da. Izar horrek aldaketarako deia egiten du, hau da, atzera egin beharra daukagula naturara». Profeziak aipatzen dituen dantza horiek San Juan gauan Goiko Plazan egiten den sorgin dantzarekin lotu ditu. Horregatik, Gangoitik zapaturako egindako deialdian su artifizial urdinek hartuko dute zerua.
«Batera etorri diren» gauzak direla dio bermeotarrak. Ukitu misteriotsua emon dio zitari, gainera, «jendeak kasualitate horietan arreta ipintzea izan da nire helburua». Liburuan agertzen den profezia hori egi bihurtu gura du era horretara idazleak.
Munduan eragina
Deialdiak mundu osoan zehar izango du erantzuna; Gaingoitik duen blogean izan dute horren barri eta ordu berean su artifizial urdinak botako dituzte «Tokiotik, Sydneitik, Hego Ameriketatik, Amerikako Estatu Batuetatik (AEB), Europako zenbait herrialdeetatik eta Espainiako zein Euskal Herriko herrialde batzuetatik be», azaldu du Gangoitik. Bere baitan mezuak dituen olatu bat egin gura du.
Liburua idazten zegoela atentzioa deitzeko beharra ikusten zuen. Liburua denboran zehar emoten diren bidaiei buruzkoa da eta hori kontuan izanik denboran emoten diren bidaiak aprobetxatu ditu sustapena egiteko. «Botila batean mezu bat bidaltzea modukoa litzateke. Baina kasu honetan mezua liburuan doa eta botila itsasora botako litzatekeen moduan, liburua denboran uzten da. 200 edo 300 urte igaro ondoren, norbaitek liburua zabaltzea, irakurtzea eta erantzutea da helburua, beste barik».
Ekitaldi berezia
Gutxi gorabehera ordu erdiko ekitaldia izango dela jakinarazi du Gangoitik. 23:30ean ipini dute hitzordua Bermeoko portuko olatua eskulturaren inguruan. Lehenik eta behin, iaz aurkeztu zuen El Arquitecto del Tiempo liburuaren eta deialdiaren aurkezpen txiki bat egingo du idazleak. Ondoren, euskaraz, AEBko Hopi indiarren kondairaren proiekzio txiki bat ikusteko aukera izango dute hurbiltzen direnak. Amaitzerakoan, gazteleraz egingo dute laburpen txiki bat. Horren ostean zozketa egingo dute. Ekitaldia posible egiteko beharrezkoa zen dirua lortzeko antolatutako zozketa da, hain zuzen be.
Jarraian Izaro Abesbatzaren txanda izango da. Indiarrekin lotutako kantak abestuko baitituzte eta horiek amaitzerakoan atzerako kontaketa egingo da eta tarte bat utziko dute argiak amatatuta eta zain geratuko dira, «etorkizuneko norbaitek agian etorri gura izango duelako». Deialdia su artifizialekin amaituko da. Orduan urdin koloreak hartuko du Bermeoko zerua, bi minutuko petardo-sortaren eraginez, jakinarazi duenez.
Guzti honen helburua, nola ez, El Arquitecto del Tiempo liburua sustatzea da.
Oskar Gangoitiren liburua Atlantis sariketaren baitan La isla de las letras deritzon sarietarako lau finalisten artean dago, zientzia-fikziozko atalean.