Bermeoko EAJk Bilduk San Martineko etxeak botatzearen alde egitea gaitzesten du
San Martineko Babes Ofizialeko etxebizitzek polemika sortzen jarraitzen dute. Bermeoko Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) zinegotziek atzoko prentsaurrekoan azaldu legez, “Bildu prest da egun indarrean dagoen herriko araudi urbanistikoa aldatzeko San Martineko etxebizitza horiek botatzeko, Ibarretas XXI enpresak egindako modifikazio proiektuari babesa emoteko”. Araudia aldatuko balute, “Babespeko etxebizitzak dituen eraikin horren azkeneko bi solairuak botatzea posible izango zen”, adierazitakoaren arabera. Horrela eginez gero, EAJren arabera, “guztiz legala” den eraikina, “araudia errespetatuta eta bere garaian emondako udal lizentziarekin egindakoa ilegala izatera pasatuko litzateke”. Berualak sustatutako etxebizitza horiek prozesu judizial batean sartuta izan dira, auzi-jartzailea Ibarretas XXI delarik. Epaileak arrazoia emon zion enpresa pribatuari eta solairu bi horiek botatzeko proiektu bat egitea eskatu zion. Proiektu hori, EAJk prentsaurrekoan esan legez, berriki aurkeztu dute Bermeoko Udalean. Oposizioarentzako lehenengo ustekabea, “Ibarretasek aldaketa proiektu hori egiteko Josan Apraiz Ormaza arkitektoa kontratu izana” da. “Apraiz hamasei urtetan Eusko Alkartasunako (EA) Urigintza zinegotzia izan da, orain Bilduren baitan dagoena. Gatazka sortu zen garaian be EAko zinegotzi moduan egon zen, eta gainera, Berualako kontseilaria be izan da”, diote. Bestalde, etxebizitza horiek egiteko lizentzia onartu zutenean “aho batez” onartu zutela gogorarazi dute. Araudia aldatu Ibarretasek aurkeztutako proiektua Hirigintza Batzordean aztertu dutela esan du Bermeoko EAJk. Bertan Udaleko arkitektoak Ibarretasek aurkeztu [...]
San Martineko Babes Ofizialeko etxebizitzek polemika sortzen jarraitzen dute. Bermeoko Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) zinegotziek atzoko prentsaurrekoan azaldu legez, “Bildu prest da egun indarrean dagoen herriko araudi urbanistikoa aldatzeko San Martineko etxebizitza horiek botatzeko, Ibarretas XXI enpresak egindako modifikazio proiektuari babesa emoteko”. Araudia aldatuko balute, “Babespeko etxebizitzak dituen eraikin horren azkeneko bi solairuak botatzea posible izango zen”, adierazitakoaren arabera. Horrela eginez gero, EAJren arabera, “guztiz legala” den eraikina, “araudia errespetatuta eta bere garaian emondako udal lizentziarekin egindakoa ilegala izatera pasatuko litzateke”.
Berualak sustatutako etxebizitza horiek prozesu judizial batean sartuta izan dira, auzi-jartzailea Ibarretas XXI delarik. Epaileak arrazoia emon zion enpresa pribatuari eta solairu bi horiek botatzeko proiektu bat egitea eskatu zion. Proiektu hori, EAJk prentsaurrekoan esan legez, berriki aurkeztu dute Bermeoko Udalean. Oposizioarentzako lehenengo ustekabea, “Ibarretasek aldaketa proiektu hori egiteko Josan Apraiz Ormaza arkitektoa kontratu izana” da. “Apraiz hamasei urtetan Eusko Alkartasunako (EA) Urigintza zinegotzia izan da, orain Bilduren baitan dagoena. Gatazka sortu zen garaian be EAko zinegotzi moduan egon zen, eta gainera, Berualako kontseilaria be izan da”, diote. Bestalde, etxebizitza horiek egiteko lizentzia onartu zutenean “aho batez” onartu zutela gogorarazi dute.
Araudia aldatu
Ibarretasek aurkeztutako proiektua Hirigintza Batzordean aztertu dutela esan du Bermeoko EAJk. Bertan Udaleko arkitektoak Ibarretasek aurkeztu duen proiektua “legala ez dela” nabarmendu zuela, azaldu du EAJk, “kontuan izanda, egun, Udalak koten altuera inguruan duen araudia”.
Ibarretasek aurkeztu duen aldaketarako proiektu hori onartzeko, EAJk esan moduan, “Udaleko arauak aldatzea beharrezkoa da”. Bermeoko EAJko zinegotzientzako bigarren ustekabea, “Bilduko udal gobernu taldeak araudia aldatzea bultzatzen duela ikusita” etorri da. “Legala den eraikin bat bota ahal izateko araudia aldatu beharra dago eta Bildu horretarako prest agertu da, hau da, herrikoak diren arauak aldatu gura dituzte Udalak legearen barruan egindako proiektu bat ilegal bihurtzeko, eta ilegala den proiektu batek aurrera egin ahal izateko”, esan du Aritz Abaroa EAJko zinegotziak. “Guk EAJko udal talde moduan argi utzi gura diegu herritarrei Babespeko etxebizitzen eraikin hori guztiz legala dela. Gainera, orain arte Udaleko profesionalak, juristek zein arkitektoak, proiektua babestu dute”.
Bestalde, bere garaian Ibarretaseri Udalak ondoko obran egin zion kaltea guztiz konponponduta dagoela nabarmendu gura izan dute. Beraz, etxeak botatzeko proposamen hori “ilegala” dela aipatzen dute behin eta berriro. “Solairu horiek eraitsi behar izatea ez dio inori onik egiten. Gainera, Bermeoko herriarentzako kostu handia suposatuko luke”, beraz, EAJko udal taldeak gertatzen ari dena salatu gura du. “Bilduk hori onartuz gero, ondorio moralak eta ekonomikoak suposatuko ditu herriarentzako”.