Txanda bitan egingo dituzte aurten be udaleku irekiak, uztailean
Bermeoko Udalak, beste behin be, martxan ipini ditu udako udaleku irekiak uztailerako. 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako udalekuak dira eta txanda bitan egingo dituztela jakinarazi dute. Txanda bakoitzean, gehienez, 50 umek parte hartu aha...
Bermeoko Udalak, beste behin be, martxan ipini ditu udako udaleku irekiak uztailerako. 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako udalekuak dira eta txanda bitan egingo dituztela jakinarazi dute. Txanda bakoitzean, gehienez, 50 umek parte hartu ahal izango dute. Aurtengo udalekuetan parte hartu gura duenak ekainaren 4tik 8ra bitartean emon beharko du izena Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ) Gizarte eta Kultura Etxean dituen bulegoetan 17:00etatik 20:00etara.
Aipatu moduan txanda bi bereiziko dituzte. Lehenengo txandakoak 10-12 urte bitartekoak -2000-2002an jaiotakoak- izango dira eta uztailaren 2tik 13ra bitartean izango dute udalekuez gozatzeko aukera. Bigarren txanda, bestalde, uztailaren 16tik 27ra izango da, 2002-2004 urteetan jaiotakoentzat.
Udaleku irekietan parte hartu gura duten gazteek 160 euro ordaindu beharko dituzte. Antolatzaileek azaldu legez, «deskontuak egin daitezke familia bakoitzaren errenta aitorpenaren arabera». Bestalde, Oinarrizko Errentaren jasotzaileek eta Gizarte Larrialdietarako laguntzen jasotzaileek be onurak izango dituztela esan dute. Familia ugariek eta anai-arrebek %20ko beherapena izango dute.
Ohi legez, Bermeon erroldatuta dauden umeek izango dute lehentasuna.
Plaza kopurua gaindituz gero, ekainaren 12an zozketa egingo dute, 18:00etan, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan. Ordaintzeko azken eguna, ostera, ekainaren 14a izango da; hala egin ezean, plaza galduko litzateke.