Martxan da Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa
Aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da dagoeneko. Parte hartu gura duenak ekainaren 22ra arte izango du kartela aurkezteko aukera. Jasotako lan guztiak, ondoren, aurreko urteetan egin modu...
Aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da dagoeneko. Parte hartu gura duenak ekainaren 22ra arte izango du kartela aurkezteko aukera. Jasotako lan guztiak, ondoren, aurreko urteetan egin moduan ikusgai izango dira Nestor Basterretxea Aretoan.
Parte-hartzaileek ekainaren 22a izango dute beren lanak aurkezteko azken eguna. Egun horretan, 20:00ak arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak, Gizarte eta Kultura Etxean.
Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, kartel bi aurkeztu ahal izango ditu. Lanok egilearen izena jarri barik eta izenburuagaz aurkeztu beharko dira. Gutun-azal itxi batean, aldiz, egilearen datuak aurkeztu beharko dira agerian izenburua ipiniz. Lehiaketara aurkezten dituzten karteletan, derrigorrez, honako testua idatzita agertu beharko da: Bermeoko jaiak 2012 Irailaren 7tik 16ra.
Parte hartzaileek, gainera, derrigorrezkoa izango dute kartelak 50×70 zentimetroko neurrian aurkeztea.
Erakusketa Nestorren
Lehiaketara aurkezten diren kartel guztiak Nestor Basterretxea aretoan izango dira ikusgai ekainaren 25etik uztailaren 1era. Bertan iradokizunen buzoia ipiniko dute eta herritarren iritziak be kontuan izango dituztela esan dute kartel irabazlea aukeratzerakoan.
Sari bakarra emongo dute eta berori 800 eurogaz sarituko du Udalak