Madariaga Errigoitiko alkateak dimisioa aurkeztu dezan eskatu du Bizkaiko Bilduk
Bizkaiko Bilduko ordezkariek Iñaki Madariaga Errigoitiko alkateak “dimisioa aurkeztu dezan” eskatu dute, iazko udal hauteskundeetako gertakarien arira. Bizkaiko Bilduko eta Errigoitiko Bilduko ordezkariek “barriro” salatu dute ...
Bizkaiko Bilduko ordezkariek Iñaki Madariaga Errigoitiko alkateak “dimisioa aurkeztu dezan” eskatu dute, iazko udal hauteskundeetako gertakarien arira. Bizkaiko Bilduko eta Errigoitiko Bilduko ordezkariek “barriro” salatu dute hauteskunde horietan alkateak “iruzur” egin zuela, jendea “legez kanpo” erroldatuz. Hala, Errigoiti bezalako herri baten 32 botok alkatetza aldatu dezaketela iritzita, iazko urrian kereila kriminala sartu zuen Bilduk, eta Gernika-Lumoko epaitegiak tramitera onartu zuen.
Errigoitiko Bilduk gertakari horiek salatu zituenetik ia urte bete pasa da, baina koalizioko ordezkarien berbetan, “EAJk ez du inolako neurririk hartu”. Diotenez, herritarrak “indefentsio egoeran” daude, Madariagaren gehiegikerien aurrean inolako “babesik ez” baitute. Hala, EAJren “jarrera ulertezina” dela deritzote.