Abian da ‘Kameratoia’ ikus-entzunezkoen Rallya, zortzigarren urtez
Zapatuan emon zioten hasiera Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyari Gernika-Lumon, zortzigarren urtez. Guztira, 40 gazte inguru parte hartzen ari dira aipatu lehiaketan, eta horiek Goitik behera gaitzat hartuta, etzira arte izango dute euren lanak aurkezteko aukera. Betibe, Gernika-Lumoko ezaugarriekin osatu beharko dituzte lanak; esaterako, Gernikako Arbola, Gernika Rugby Taldea, Astra… Gernika-Lumoko kultur etxeagaz batera antolatu du aurten Kameratoia Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. «Gazteen sormena eta ekoizpen artistikoa sustatzea eta gizarteratzea» du helburu lehiaketak. Horretarako, bideoak egiteko gaia eta islatu beharreko irudien zerrenda jaso zuten parte hartzaileek zapatuan, Gernika-Lumoko kultur etxean. Antolatzaileek azaldu dutenez, «lehiaketan izena emon dutenek bost eguneko epean, ikus-entzunezko lan baten gidoia idatzi, irudiak grabatu, edizio lanak burutu eta jendaurrean aurkeztu beharko dute»; betibe, antolakuntzak ezarritako gaiari eta ezaugarriei jarraiki. Hortaz, etzi izango dute parte hartzaileek lanak aurkezteko azken eguna; dena den, maiatzaren 26an jakinaraziko dituzte irabazleen izenak. Izan be, egun horretan, Kameratoiaren sari banaketa egingo dute Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan 19:00etatik aurrera. Irabazleak nortzuk diren jakiteaz gain, lan guztiak ikusteko aukera egongo da egun horretan. Gogoratu behar da lehiaketako irabazleak 1.500 euro jasoko dituela; bigarrenak 1.200 euro eta hirugarrenak 900 euro. Halanda be, antolatzaileek jakinarazi dutenez, «saria jasoteko ezinbestekoa izango da maiatzaren 26ko ekitaldian parte hartzea». Artea [...]
Zapatuan emon zioten hasiera Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyari Gernika-Lumon, zortzigarren urtez. Guztira, 40 gazte inguru parte hartzen ari dira aipatu lehiaketan, eta horiek Goitik behera gaitzat hartuta, etzira arte izango dute euren lanak aurkezteko aukera. Betibe, Gernika-Lumoko ezaugarriekin osatu beharko dituzte lanak; esaterako, Gernikako Arbola, Gernika Rugby Taldea, Astra…
Gernika-Lumoko kultur etxeagaz batera antolatu du aurten Kameratoia Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. «Gazteen sormena eta ekoizpen artistikoa sustatzea eta gizarteratzea» du helburu lehiaketak. Horretarako, bideoak egiteko gaia eta islatu beharreko irudien zerrenda jaso zuten parte hartzaileek zapatuan, Gernika-Lumoko kultur etxean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, «lehiaketan izena emon dutenek bost eguneko epean, ikus-entzunezko lan baten gidoia idatzi, irudiak grabatu, edizio lanak burutu eta jendaurrean aurkeztu beharko dute»; betibe, antolakuntzak ezarritako gaiari eta ezaugarriei jarraiki.
Hortaz, etzi izango dute parte hartzaileek lanak aurkezteko azken eguna; dena den, maiatzaren 26an jakinaraziko dituzte irabazleen izenak. Izan be, egun horretan, Kameratoiaren sari banaketa egingo dute Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan 19:00etatik aurrera. Irabazleak nortzuk diren jakiteaz gain, lan guztiak ikusteko aukera egongo da egun horretan.
Gogoratu behar da lehiaketako irabazleak 1.500 euro jasoko dituela; bigarrenak 1.200 euro eta hirugarrenak 900 euro. Halanda be, antolatzaileek jakinarazi dutenez, «saria jasoteko ezinbestekoa izango da maiatzaren 26ko ekitaldian parte hartzea».
Artea eta kultura munduko profesionalek eta ordezkariek osatutako epaimahaiak izendatuko ditu saridunak.