Aldundiak Urdaibaiko Guggenheimaren inguruan egindako azterlana aurkeztu du
Gaur goizean Kulturako diputatu Josune Ariztondok Guggenheim Urdaibai proiektuaren garapena, bideragarritasuna, inpaktua eta iritzia ezagutzeko azterlana aurkeztu du Batzar Nagusietan. Azterlan hori, Kultura Ministerioak 2011ko aurrekontuetan emondako laguntza ekonomikoaren bitartez egin dutela zehaztu dute. Guggenheim Urdaibai proiektuak eskualdean eta Bizkaian izan dezakeen inpaktua aztertu dute, baita beste proiektu eta ekipamendu batzuekin sor daitezkeen sinergiak be. Azterlanak, gainera, kontuan izan ditu Busturialdeko eta Bizkaiko eragileen eta herritarren iritzia. Kontuan izan dituzte baita be, Guggenheim Bilbao Museoko eta Busturialdeko beste kultur ekipamendu batzuetako bisitariena. Bilboko Guggenheim museoaren alternatiba osagarria dela argi utzi gura izan dute, “museo esperientzia baten paradigma barria litzateke. Amaitutako lan artistikoan baino gehiago, artisten sorkuntza prozesuan arreta jartzen duen eredua litzateke”. Helburua, azterlanean zehaztu legez, bestelako kultur esperientzia osagarriak eskaintzea litzateke, “guztia, Busturialdea, Bizkaia eta Euskadi garatzeko elementu gisa duen interesa ahaztu barik”. Hortaz, museoak ez du ikono arkitektoniko bat izan gura, inspirazio, elkarrizketa eta ekintzarako plataforma bat da. Molde artistiko berrien eta talentu berrien aurkikuntza”. Eskualdea garatzen lagundu Urdaibaiko Guggenheim proiektua eskualdea garatzeko aukera bat dela dio azterlanak: “Estrategia global baten zatia da, Bizkaian abian dauden beste plangintza batzuekin bat datorrena”. Proiektuak berekin dakartza jakinarazi duten moduan eskualdea garatzeko beste zenbait “faktore kritiko”: Besteak beste, Autzagane, Sollube eta [...]
Gaur goizean Kulturako diputatu Josune Ariztondok Guggenheim Urdaibai proiektuaren garapena, bideragarritasuna, inpaktua eta iritzia ezagutzeko azterlana aurkeztu du Batzar Nagusietan. Azterlan hori, Kultura Ministerioak 2011ko aurrekontuetan emondako laguntza ekonomikoaren bitartez egin dutela zehaztu dute.
Guggenheim Urdaibai proiektuak eskualdean eta Bizkaian izan dezakeen inpaktua aztertu dute, baita beste proiektu eta ekipamendu batzuekin sor daitezkeen sinergiak be. Azterlanak, gainera, kontuan izan ditu Busturialdeko eta Bizkaiko eragileen eta herritarren iritzia. Kontuan izan dituzte baita be, Guggenheim Bilbao Museoko eta Busturialdeko beste kultur ekipamendu batzuetako bisitariena.
Bilboko Guggenheim museoaren alternatiba osagarria dela argi utzi gura izan dute, “museo esperientzia baten paradigma barria litzateke. Amaitutako lan artistikoan baino gehiago, artisten sorkuntza prozesuan arreta jartzen duen eredua litzateke”. Helburua, azterlanean zehaztu legez, bestelako kultur esperientzia osagarriak eskaintzea litzateke, “guztia, Busturialdea, Bizkaia eta Euskadi garatzeko elementu gisa duen interesa ahaztu barik”.
Hortaz, museoak ez du ikono arkitektoniko bat izan gura, inspirazio, elkarrizketa eta ekintzarako plataforma bat da. Molde artistiko berrien eta talentu berrien aurkikuntza”.
Eskualdea garatzen lagundu
Urdaibaiko Guggenheim proiektua eskualdea garatzeko aukera bat dela dio azterlanak: “Estrategia global baten zatia da, Bizkaian abian dauden beste plangintza batzuekin bat datorrena”. Proiektuak berekin dakartza jakinarazi duten moduan eskualdea garatzeko beste zenbait “faktore kritiko”: Besteak beste, Autzagane, Sollube eta Bermeoko saihesbidearen sarbide berrietarako proiektuak, eskualdeko ondarea berreskuratzeko proiektuak, ustiatu gabeko ingurune esklusiboa kokatzea, itsaso eta lehorraren arteko lotura, nekazaritza ekoizpena, denboraldi turistikoa urte osora zabaltzea, ostalaritza sektoreari eta herritarrei laguntza eta, eskualdeko zerbitzuen eskaintza, gastronomia, kultur eskaintza… Helburu nagusia, beti be, Busturialdea suspertzea dela kontuan izanik, esan dute.
Proiektu multzo hori aurrera atera ahal izateko, 2010-2015eko epean Aldundiak 690 milioi euro inbertituko ditu eta horri esker 3.000 lanpostu sortzea aurreikusi dituzte. Bestalde, BPG-a %7a igotzea aurreikusten da.
Proiektuaren “aldekoago”
Azterlanean agertzen diren proiektuaren gaineko iritziei eta balorazioei dagokionez, eragileak eta bisitariak herritarrak baino “aldekoago” agertu dira, Bizkaian zein Busturialdean.