‘Erromeidxe’ antolatu dute zapaturako
Alde Zaharrak izango du garrantzia zapaturako antolatu duten Erromeidxe jaialdian. Izan be, antzinako harresiko zazpi ateak izango dira abiapuntu, bertatik abiatuko baitira, 12:30ean, Erromeidxe Batzordea osatu duten herriko kultur taldeak. Kankinkabara Txistu taldeak antolatu zuen iaz lehenengoz Erromeidxe. Antzokian izan zen orduan jaialdia eta giro «polita» sortu zutela azaldu dute antolatzaileek. Halanda be, lekua «txiki» geratu zela aipatuta, aurten jaia kalera ateratzea erabaki dute. Horretarako, herriko kultur talde guztiei dei egin zieten guztien artean jaialdi osatuagoa antolatzeko asmoz eta hortik sortu zen Erromeixe Batzordea. 12:30ean emongo diote hasiera festa egunari. Antzina herria inguratzen zuen harresia osatzen zuten zazpi ateak izango dute abiapuntu. Batzordea osatzen duten taldeak ateka banatu dira Alde Zaharreko kaleak erabat girotzeko. «Alde Zaharrari mugimendua emon» gura izan diote antolatzaileek. 14:00etan talde guztiak elkartuko dira Sabino Arana enparantzan. Zenbait dantza egin ostean, portura jaitsiko dira eta han be erromerian jarraituko dute Artza frontoira abiatuz, bertan egingo baitute bazkaria. 400 lagunentzako lekua zegoen eta dagoeneko beteta dago, hortaz, giro ona «aseguratuta» dagoela diote. Bazkaldu osterako zenbait abesti prestatu dituzte denen artean abesteko. 18:30ak inguruan, mahaiak jaso eta dantzarako tartea izango dute bertaratutakoek.
Alde Zaharrak izango du garrantzia zapaturako antolatu duten Erromeidxe jaialdian. Izan be, antzinako harresiko zazpi ateak izango dira abiapuntu, bertatik abiatuko baitira, 12:30ean, Erromeidxe Batzordea osatu duten herriko kultur taldeak.
Kankinkabara Txistu taldeak antolatu zuen iaz lehenengoz Erromeidxe. Antzokian izan zen orduan jaialdia eta giro «polita» sortu zutela azaldu dute antolatzaileek. Halanda be, lekua «txiki» geratu zela aipatuta, aurten jaia kalera ateratzea erabaki dute. Horretarako, herriko kultur talde guztiei dei egin zieten guztien artean jaialdi osatuagoa antolatzeko asmoz eta hortik sortu zen Erromeixe Batzordea.
12:30ean emongo diote hasiera festa egunari. Antzina herria inguratzen zuen harresia osatzen zuten zazpi ateak izango dute abiapuntu. Batzordea osatzen duten taldeak ateka banatu dira Alde Zaharreko kaleak erabat girotzeko. «Alde Zaharrari mugimendua emon» gura izan diote antolatzaileek.
14:00etan talde guztiak elkartuko dira Sabino Arana enparantzan. Zenbait dantza egin ostean, portura jaitsiko dira eta han be erromerian jarraituko dute Artza frontoira abiatuz, bertan egingo baitute bazkaria. 400 lagunentzako lekua zegoen eta dagoeneko beteta dago, hortaz, giro ona «aseguratuta» dagoela diote. Bazkaldu osterako zenbait abesti prestatu dituzte denen artean abesteko.
18:30ak inguruan, mahaiak jaso eta dantzarako tartea izango dute bertaratutakoek.