Rinderreko langileek kanpaldia egin dute beraien egoera salatzeko
Gaurko greba orokorrarekin bat egiteaz gain, Foruko Rinder enpresako langileek atzo be greba egin zuten, «horien lanpostuen defentsan eta etorkizunagatik borrokan», azaldu du Enpresa Batzordeak. Enpresa aurrean kanpaldia egitea ez ezik, Rinderreko Ad...
Gaurko greba orokorrarekin bat egiteaz gain, Foruko Rinder enpresako langileek atzo be greba egin zuten, «horien lanpostuen defentsan eta etorkizunagatik borrokan», azaldu du Enpresa Batzordeak. Enpresa aurrean kanpaldia egitea ez ezik, Rinderreko Administrazio Kontseiluko kide baten etxe aurrean be egon ziren.
Langileen aldarrikapenei «kasu egin gura barik», enpresak martxan ipini du Enplegu Erregulazio Espediente (EEE) barriaren prozedura, «gure langabezia lapurtuko digute beste behin be enpresaren mesedetan». Enpresako Batzordearen esanetan, «urte amaiera arteko EEEa izango da, langileen kontrolik gabekoa. Beraiek erabakiko dute noiz lan egin behar dugun eta noiz bota behar gaituzten langabeziara».