AEBetan jokatuko du Oceanside proba Mikel Elgezabalek
Denboraldia hasi bezain laster, Mikel Elgezabal triatleta gernikarrak ozeano atlantikoa zeharkatu du, bihar Kaliforniako (AEB) Oceanside triatloia jokatzeko. Lasterketa 70.3 mailakoa da, eta gogortasun handiko ibibilbidea prestatu dute antolatzaileek. Hala, kirolariek 1900 metro egingo dituzte igerian, 90 km egingo dituzte bizikleta gainean, eta amaitzeko, 21km egingo dituzte korrika. Distantziaz gain, bestalde, probaren egunean eguraldia kontuan hartu beharko dute triatletek, Kalifornian bero handia egiten baitu. Elgezabalek jakinarazi duenez, azken asteetan «entrenamendu gogorrak» egin ditu, eta «lasterketa ona» egin dezakela deritzo. Horrenbestez, «zorte apur bat» izanez gero, «aurreko postuetan» sartzeko gai ikusten du bere burua.
Denboraldia hasi bezain laster, Mikel Elgezabal triatleta gernikarrak ozeano atlantikoa zeharkatu du, bihar Kaliforniako (AEB) Oceanside triatloia jokatzeko. Lasterketa 70.3 mailakoa da, eta gogortasun handiko ibibilbidea prestatu dute antolatzaileek. Hala, kirolariek 1900 metro egingo dituzte igerian, 90 km egingo dituzte bizikleta gainean, eta amaitzeko, 21km egingo dituzte korrika. Distantziaz gain, bestalde, probaren egunean eguraldia kontuan hartu beharko dute triatletek, Kalifornian bero handia egiten baitu.
Elgezabalek jakinarazi duenez, azken asteetan «entrenamendu gogorrak» egin ditu, eta «lasterketa ona» egin dezakela deritzo. Horrenbestez, «zorte apur bat» izanez gero, «aurreko postuetan» sartzeko gai ikusten du bere burua.