Lehenengo bisitariak hartu ditu Urdaibai Bird Centerrek
Orain arte ikerlariek eta erakundeetako ordezkariek izan dute Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Center bisitatzeko aukera, baina orain, horrelako zentro baten dinamika eta lan egiteko era ezagutu nahi dituzten pertsona guztiei zabaldu dizkie ateak. Gaur bertan herriko ikasle talde bat eta Gernika-Lumoko nagusi talde bat joan dira zentroa bisitatzera. Haiekin batera, Iosu Madariaga Ingurumen diputatua eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Josetxo Agirre Mauleon izan dira zentroan. Urte osoan egongo da zabalik zentroa, baina astegunetan bisita egin ahal izateko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Asteburu eta jaiegunetan, aldiz, aurretik deitu barik be sartu ahal izango da, 20 laguneko gehieneko taldea osatu arte, ezarritako ordutegietan. 2011ko udaberrian inauguratu zuten Urdaibai Bird Center, eta ikerketa bideratzeko oinarriak ezartzen joan da ordutik. Ondorengoak dira Aranzadiko teknikariek zentroan egiten dituzten ikerketak: Stop over Ecology: Urdaibaiko estuarioak atsedenleku moduan duen garrantziaren nondik norakoak azaldu nahi dituzte, hainbat faktore kontuan izanik; hala nola, elikagaien ugaritasuna, meteorologia, habitataren ezaugarriak… Populazio dinamikak edo Urdaibaiko hegazti populazioen bilakaera; arlo horretan ikertzen ari dira espezieen kontserbazio egoera ezagutzeko, haien populazioen jaitsierak edo gorakadak detektatu ondoren. Eremu geografikoen arteko konektibitatea, alegia, hegaztiek euren migrazioetako ibilbideetan zeharkatzen dituzten eskualdeen artean egiten dituzten loturak. Global change. Ikerketa lerro horren helburua da aldaketa orokorrak hegaztien fenologiari, [...]
Orain arte ikerlariek eta erakundeetako ordezkariek izan dute Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Center bisitatzeko aukera, baina orain, horrelako zentro baten dinamika eta lan egiteko era ezagutu nahi dituzten pertsona guztiei zabaldu dizkie ateak. Gaur bertan herriko ikasle talde bat eta Gernika-Lumoko nagusi talde bat joan dira zentroa bisitatzera. Haiekin batera, Iosu Madariaga Ingurumen diputatua eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Josetxo Agirre Mauleon izan dira zentroan.
Urte osoan egongo da zabalik zentroa, baina astegunetan bisita egin ahal izateko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Asteburu eta jaiegunetan, aldiz, aurretik deitu barik be sartu ahal izango da, 20 laguneko gehieneko taldea osatu arte, ezarritako ordutegietan.
2011ko udaberrian inauguratu zuten Urdaibai Bird Center, eta ikerketa bideratzeko oinarriak ezartzen joan da ordutik. Ondorengoak dira Aranzadiko teknikariek zentroan egiten dituzten ikerketak:
- Stop over Ecology: Urdaibaiko estuarioak atsedenleku moduan duen garrantziaren nondik norakoak azaldu nahi dituzte, hainbat faktore kontuan izanik; hala nola, elikagaien ugaritasuna, meteorologia, habitataren ezaugarriak…
- Populazio dinamikak edo Urdaibaiko hegazti populazioen bilakaera; arlo horretan ikertzen ari dira espezieen kontserbazio egoera ezagutzeko, haien populazioen jaitsierak edo gorakadak detektatu ondoren.
- Eremu geografikoen arteko konektibitatea, alegia, hegaztiek euren migrazioetako ibilbideetan zeharkatzen dituzten eskualdeen artean egiten dituzten loturak.
- Global change. Ikerketa lerro horren helburua da aldaketa orokorrak hegaztien fenologiari, mugimenduei eta banaketari epe luzean nola eragiten dien aztertzea.