Autogestio topaketak egingo dituzte, zapatuan, Kapilan
«Elkar ezagutzea» helburu duten autogestio topaketak antolatu ditu Nuntxaku Kultur Elkarteak zapaturako. 17:00etan ipini dute hitzordua Kapilan. Ekaitz Goienetxea Nuntxaku Kultur Elkarteko kideak azaldu legez, «eskualdean hainbat talde gaude, bakoitzak bere helburu, bere funtzionatzeko modu, bere urteroko ekintza eta bere aurrera begirako proiektuekin. Komunean duguna da ez ditugula gauzak egiten dirua irabazteko, poltsikoak betetzeko, baizik eta egiten duguna egiteko beharra sentitzen dugulako». Egiten duten hori, autogestioagaz egiten dute. Horretarako be hainbat bide daudela aipatu du Goienetxeak «eta geure artean komentatzeko eta elkarrengandik asko ikasteko aukera izango dugu, edo hori espero dugu». 17:30eatik 21:00etara berba egiteko tartea izango dute. Ondoren, afaldu egingo dute eta horren ostean Urgatz eta Gas taldeen kontzertuekin amaituko dituzte topaketak. Parte-hartzaile gehienak Gernikatik etorritakoak izango direla jakinarazi du Goienetxeak. «Naturala da bertan gehiago mugitzen direlako. Azken urteotan dinamika gehiago sortu direlako Astra proiektuaren eta gaztetxearen inguruan. Horregatik pentsatu dugu garrantzitsua dela Bermeon egitea eskualdeko topaketak, Gernikan ohituagoak daudelako eta behingoz Bermeon be ilusio apur bat aktibatzeko, popak mugitzeko». Halanda be, Goienetxearen esanetan, «Bermeon uste duguna baino jende gehiagok dauka gauzak egiteko gogoa, baina, oraindik geure buruan sinestea falta zaigu. Horretarako, elkar ezagutzen hastea da pausu bat». Esaterako, Bermeoko Erdu Txo! gazte asanbladatik bost kidek hartuko dute parte, [...]
«Elkar ezagutzea» helburu duten autogestio topaketak antolatu ditu Nuntxaku Kultur Elkarteak zapaturako. 17:00etan ipini dute hitzordua Kapilan.
Ekaitz Goienetxea Nuntxaku Kultur Elkarteko kideak azaldu legez, «eskualdean hainbat talde gaude, bakoitzak bere helburu, bere funtzionatzeko modu, bere urteroko ekintza eta bere aurrera begirako proiektuekin. Komunean duguna da ez ditugula gauzak egiten dirua irabazteko, poltsikoak betetzeko, baizik eta egiten duguna egiteko beharra sentitzen dugulako».
Egiten duten hori, autogestioagaz egiten dute. Horretarako be hainbat bide daudela aipatu du Goienetxeak «eta geure artean komentatzeko eta elkarrengandik asko ikasteko aukera izango dugu, edo hori espero dugu».
17:30eatik 21:00etara berba egiteko tartea izango dute. Ondoren, afaldu egingo dute eta horren ostean Urgatz eta Gas taldeen kontzertuekin amaituko dituzte topaketak.
Parte-hartzaile gehienak Gernikatik etorritakoak izango direla jakinarazi du Goienetxeak. «Naturala da bertan gehiago mugitzen direlako. Azken urteotan dinamika gehiago sortu direlako Astra proiektuaren eta gaztetxearen inguruan. Horregatik pentsatu dugu garrantzitsua dela Bermeon egitea eskualdeko topaketak, Gernikan ohituagoak daudelako eta behingoz Bermeon be ilusio apur bat aktibatzeko, popak mugitzeko».
Halanda be, Goienetxearen esanetan, «Bermeon uste duguna baino jende gehiagok dauka gauzak egiteko gogoa, baina, oraindik geure buruan sinestea falta zaigu. Horretarako, elkar ezagutzen hastea da pausu bat». Esaterako, Bermeoko Erdu Txo! gazte asanbladatik bost kidek hartuko dute parte, «uste dut batzuek lehenengo aldiz ikusiko dutela Kapila, herriko gune autogestionatu bakarra».