Rinderrek sortutako aberastasuna banatu ostean, kalean utzi gura dituztela salatu dute langileek
Foruko Rinder Industrial S.A. lantegiko enpresa komiteak kezka agertu du gaur eguerdian enpresa aurrean emon duen prentsaurrekoan. Enpresak lantegiaren itxiera planteatu duela salatu dute, “langileak kale gorrian utziz”. Langileek, baina, ...
Foruko Rinder Industrial S.A. lantegiko enpresa komiteak kezka agertu du gaur eguerdian enpresa aurrean emon duen prentsaurrekoan. Enpresak lantegiaren itxiera planteatu duela salatu dute, “langileak kale gorrian utziz”. Langileek, baina, akziodunek enpresa hiltzen utzi dutela salatu dute. “Rinder Industrial S.A. da sortu duten enpresa taldearen zutabea. Bertoko langileek urteetan zehar sortu dugun aberastasunari esker sortu dute taldea, nazioarteko inperioa. Eta orain lantoki hau itxi gura dute”.
Enpresak hilabete eta erdi zor die langileei, soldatetan, eta KPIaren igoera be ez diete aplikatu. Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) onartuta du enpresak, eta martxoaren 31n iraungiko da. Halanda be, espediente barria aurkeztuko duela jakinarazi du enpresak. “Beharra beste lantoki batzuetara desbideratzen ari dira, lan tresnak eta makinak atera dituzte, azpikontratazioa erabili dute eta enpresa irteerarik barik utzi arteko erabakiak hartu dituzte guar egungo egoerara heldu arte”.
28an greba
Hori dela eta, ELAk, LABek eta UGTk osotzen duten langileen batzordeak greba deitu du Rinder Industrial S.L. enpresan, hilaren 28rako. “Ez gara lan tresna bat, perstonak gara eta, pertsonak garen heinean, gure esku dagoen guztia egingo dugu gure be baden lantegi hau itxi ez dezaten”.
Datozen asteetarako be mobilizazioak antolatuko dituztela iragarri dute sindikatuek.