Urdaibain egiteko 25 ibilbide batu ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak Urdaibaiko Patronatuan gaur aurkeztu duten
Urdaibai ibilbide-gida liburuan. Ingurumen sailburuorde Arantza Leturiondok egin du aurkezpena, liburuaren egile diren Xarles Cepedarekin eta Ricardo Hernandezekin batera. Liburua Udaibain ibilbideen sare antolatua osotzeko ezinbesteko tresa dela esan du Hernandezek.
25 ibilbide horiek eskualde osoan zehar espreski aukeratutakoak dira. Edonork egiteko modukoak direla esan dute gaurko aurkezpenean, eta jendea erakartzea du helburu. “Zenbait ibilbide oso ezagunak dira; baina gehienak jendearentzat ezezagunak dira”, Cepedak azaldu duenez. Horregatik, lana kaleratu ostean, bideak egoki seinalatzea beharrezkoa dela esan dute egileek.
Ibilbide guztiek lau ezaugarri dituzte oinarri: paisaia, natura, kultura eta irisgarritasuna. “Urdaibaira jende asko etortzen da ibilbideak egitera”, eta ibilbide gidak jende gehiago ekarriko duela uste dute.
Mila gida kaleratu ditu Jaurlaritzako ingurumen sailak, eta udaletan, turismo bulegoetan, ikastetxe publikoetan zein liburutegietan banatu dituzte, beste leku batzuen artean. Gainera, liburu dendetan be salgai ipiniko dituzte, prezio merkean. Era berean, ibilbideen bertsio digitala be eskuratu ahal izango da
www.euskadi.net webgunean.