Kantuan gogoratutakoa
Kazetari ezaguna zen Eduardo Uriarte. Espainiako telebista kate publikoko albistegietako aurpegi ezaguna askorentzat. Bizkaiko Abesbatzen Astean aurkezle aritutakoa zen mundakarra, eta baita hainbat programa zuzentzen be. Joan den otsailean ospatutako ...
Kazetari ezaguna zen Eduardo Uriarte. Espainiako telebista kate publikoko albistegietako aurpegi ezaguna askorentzat. Bizkaiko Abesbatzen Astean aurkezle aritutakoa zen mundakarra, eta baita hainbat programa zuzentzen be.
Joan den otsailean ospatutako Bizkaiko Abesbatzen XXXIX. Astean egon ez bazen be, haren ibilbidea gogoan izan zuten. 2011ko azaroaren 30ean zendu zen kazetari izandakoa, eta hura gogoratzeko, Bizkaiko Abesbatzen Astearen antolatzaileek eta parte hartzaileek omenaldia egin zioten otsailaren 17an, Bilboko Begoñako Amatxo basilikan.
Abesbatzekin batera igarotako 38 urteak gogora ekarri zituzten ekitaldian. Gaur egungo aurkezle Pilar Jauregik eta gainontzeko antolatzaileeek, Uriartek urteetan eta urteetan ekimenagaz izandako lotura eskertze aldera, oroigarri bat emon zioten haren familiari.
Ez ziren Uriarte berba onekin gogoratu zuten bakarrak izan. Izan be, Derioko Ipar-Alde Abesbatzeko zuzendari Imanol Ormaza bermeotarrak be maitasunez gogoratu zuen. Mundakarraren lagun Ramon Izagirrek, gainera, Itsasoa laino dago kanta abestu zuen haren oroimenez.
Eduardo Uriarteren jaioterrikoek be modu berezian gogoan izan zuten. Mundakako Abesbatzak herriaren oroigarria emon zion familiari, Eunate Lozanoren berba hunkigarrien ostean.