Gaur bukatu da Bengoaren aurkako epaiketa, alde bakoitzak berea mantenduz
Gaur bukatu da Espainiako Auzitegi Nazionalean Iñaki Bengoa Busturiko bizilagunaren kontrako epaiketa. Fiskalak kalteak eragitea eta lehergaiak izatea leporatuta, hamar urteko eta bederatzi hilabeteko zigorra eskatu du, eta Kepa Manzisidor Bengoaren a...
Gaur bukatu da Espainiako Auzitegi Nazionalean Iñaki Bengoa Busturiko bizilagunaren kontrako epaiketa. Fiskalak kalteak eragitea eta lehergaiak izatea leporatuta, hamar urteko eta bederatzi hilabeteko zigorra eskatu du, eta Kepa Manzisidor Bengoaren abokatuak, ostera, absoluzioa. «Parte bakoitzak berea mantendu du, eta orain, epaia atera arte zain izan beharko gara», adierazi du Manzisidorrek. Bitartean, «argi ikusten badute absoluzioarena, askatasunean jar dezakete epaia atera arte».