Gaur hasiko da Madrilen Iñaki Bengoaren kontrako epaiketa
2002. urtean Bilboko Buia auzoan autobus bati eraso egitearen akusaziopean, Madrilen epaituko dute gaur Iñaki Bengoa Busturiako bizilaguna. Fiskalak 10 urteko eta 9 hilabeteko zigorra eskatuko du harentzat. Gertaera horiengatik beste hiru lagun epaitu...
2002. urtean Bilboko Buia auzoan autobus bati eraso egitearen akusaziopean, Madrilen epaituko dute gaur Iñaki Bengoa Busturiako bizilaguna. Fiskalak 10 urteko eta 9 hilabeteko zigorra eskatuko du harentzat.
Gertaera horiengatik beste hiru lagun epaitu eta zigortu zituzten, eta horiek zigorrak beteta dituzte. Erasoa gertatu zen lekuan aurkitutako eskularruak eta kaputxa bat aurkeztu zituen Ertzaintzak froga bezala, eta horietan Bengoaren DNA aurkitu zutela argudiatuko du fiskalak.
Kepa Manzisidor abokatuak, barriz, fiskalak Bengoa zigortzeko erabiliko dituen froga berak erabiliko ditu, Bengoaren errugabetasuna defendatzeko. «Arropa horietan, baina, gitxienez bi lagunen DNA aurkitu zutela dio informeak, eta horretan oinarrituta zigortu zuten beste gazte bat be. Beraz, ezin dute froga hori erabili orain beste pertsona bat zigortzeko».