38 urteko gizon bat atxilotu dute, auto bat lapurtzea leporatuta
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo gauean 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Sukarrietan, auto bat lapurtzea egotzita. Bilbon lapurtu zuten autoa, Ertzaintzak azaldu duenez. Bermeoko bizilagun batek deitu zien ertzainei, 21:00 aldera, gizon bat is...
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo gauean 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Sukarrietan, auto bat lapurtzea egotzita. Bilbon lapurtu zuten autoa, Ertzaintzak azaldu duenez.
Bermeoko bizilagun batek deitu zien ertzainei, 21:00 aldera, gizon bat istilua sortzen ari zela eta auto baten kristala hautsi zuela azalduz. Ertzaintza gertaeraren lekura iritsi zenerako, gizonezkoa ez zegoen bertan; horregatik, bere bila hasi ziren ertzainak eta, azkenean, Sukarrietan atzeman zuten autoa. Ibilgailua aztertzerakoan motorraren abiagailua manipulatuta zegoela eta kristaletako bat apurtuta zegoela egiaztatu zuten poliziek; baita Bilbon lapurtutako auto bat zela be.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atxilotutako gizonezkoak aurrekari polizialak ditu.