Erasotzailerik ez onartzeko dei egin dute eskualdeko hainbat eragilek
Erasotutako emakumeei babesa emoteko eta Paul Abasolo Amantegiren indultua salatzeko agerraldia egin dute gaur eguerdian hainbat eragilek, Eraso sexistei stop! plataformak deituta. Hala, epaitua izan ostean zigortutako Paul Abasolori PSOEren gobernuak indultua emon izana kritkatu dute. Haien iritziz, “sinestezina da sexu erasoak egin dituen norbaiti babes politikoa emon izana”, eta zenbait komunikabidek emon dioten babes mediatikoa be kritikatu dute. Gernika-Lumon inolako eraso sexistarik ez dutela onartuko esan dute, eta erasotzaileak herriko gune ezberdinetan baztertuak izan daitezen propamenak ipiniko dituzte martxan. Horretarako, protokolo bat landuko dute herriko sektore ezberdinekin. Horrez gain, arduraz jokatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu diote Udalari, eta horren inguruko mozioa eztabaidatuko dute datorren asteko udalbatzarrean. Eraso sexistei stop! plataformak abiarazitako kanpaina horrek herriko zein eskualdeko 29 eragileren babesa du. ATXIKIMENDUAK LAB; ELA; EHNE Bizkaia; Inpernu eskalada taldea; Kosnoaga Igeriketa Taldea; Zine-Klub; Lilibertso; Trinkete Antitxokoa; Arrano Kultur Taldea; Gazte Asanblada; Gazte Independentistak; Ikasle Abertzaleak; Bilgune Feminista; Kukubedarra; Arbolapera; Alkarregaz Guraso Elkartea; Apareu; Gernikako Ekologi Tailerra; Arraun Elkartea; Euskal Herrian Euskaraz (EHE); Gernikatik Mundura; Gernika-Lumoko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu enpresen Elkartea; Busturialdeko AEK-ko irakasleak; Gernika-Lumoko Alargunen Elkartea; Emakide; Gernika Batzordea; Sociedad Gernikesa; Elai-Alai dantzari taldea; Iparragirre Rock Elkartea; Gernika KESB
Erasotutako emakumeei babesa emoteko eta Paul Abasolo Amantegiren indultua salatzeko agerraldia egin dute gaur eguerdian hainbat eragilek, Eraso sexistei stop! plataformak deituta. Hala, epaitua izan ostean zigortutako Paul Abasolori PSOEren gobernuak indultua emon izana kritkatu dute. Haien iritziz, “sinestezina da sexu erasoak egin dituen norbaiti babes politikoa emon izana”, eta zenbait komunikabidek emon dioten babes mediatikoa be kritikatu dute.
Gernika-Lumon inolako eraso sexistarik ez dutela onartuko esan dute, eta erasotzaileak herriko gune ezberdinetan baztertuak izan daitezen propamenak ipiniko dituzte martxan. Horretarako, protokolo bat landuko dute herriko sektore ezberdinekin. Horrez gain, arduraz jokatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu diote Udalari, eta horren inguruko mozioa eztabaidatuko dute datorren asteko udalbatzarrean.
Eraso sexistei stop! plataformak abiarazitako kanpaina horrek herriko zein eskualdeko 29 eragileren babesa du.
ATXIKIMENDUAK
LAB; ELA; EHNE Bizkaia; Inpernu eskalada taldea; Kosnoaga Igeriketa Taldea; Zine-Klub; Lilibertso; Trinkete Antitxokoa; Arrano Kultur Taldea; Gazte Asanblada; Gazte Independentistak; Ikasle Abertzaleak; Bilgune Feminista; Kukubedarra; Arbolapera; Alkarregaz Guraso Elkartea; Apareu; Gernikako Ekologi Tailerra; Arraun Elkartea; Euskal Herrian Euskaraz (EHE); Gernikatik Mundura; Gernika-Lumoko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu enpresen Elkartea; Busturialdeko AEK-ko irakasleak; Gernika-Lumoko Alargunen Elkartea; Emakide; Gernika Batzordea; Sociedad Gernikesa; Elai-Alai dantzari taldea; Iparragirre Rock Elkartea; Gernika KESB