Fiskaltzak ‘Motxo’-ren tripulazioa deklaratzera deitu du
Gipuzkoako Fiskaltzak pasa den urtean Zumaia eta Deba arteko itsaslabarretan hondoa jo zuen Bermeoko Motxo arratzontziko tripulazioa deklaratzera deitu du, inputatu gisa. Izan ere, Espainiako Sustapen Ministerioaren txostenak ontziko langileen zaintza akatsegatiko ardura jaso du: arratzontzia denbora askoan itsasertzarekiko paraleloan joan zela, baina pixkanaka lurrera gerturatzen hasi zela, «zubitik ezertxo ere egin gabe», hain zuzen. Aipatu txostenaren arabera, patroiak hamabi ordu baino gehiago zeramatzan zaintza lanetan, eta, nekearen ondorioz, ez zen jabetu ontziaren posizioaz istripua gertatu baino minutu batzuk lehenagora arte. Hala ere, olatu indartsuek patroiari ontzia biraraztea eragotzi ziotela dio dokumentuak. Bestalde, Motxo-ren eskifaia ez zebilela arrantzan ondorioztatu zuten txostenean. Ingurumenean kalteak Jakinarazi dutenez, 2010eko azaroaren 4an gertatutako ezbeharrak ingurumenean kalterik eragin duen ikertzen ari da Gipuzkoako Fiskaltza, eta Ingurumen Fiskaltzaren Idazkaritza Teknikoari gertakarien eraginen inguruko txostena eskatu dio. Motxo lehorreratzeko lanetan zirela, biltegian zuen gasoila isuri zuen babestutako biotopora, eta Fiskaltzaren arabera, hori da gertakaria ikertzen hastearen arrazoi nagusia. Azpeitiko epaitegiaren esku dago auzia, eta txostena aztertu ostean, Gipuzkoako Fiskaltzak eskifaia auzipetzeko eskatu dio, inputatu moduan. Bederatzi lagunek osatzen dute guztira eskifaia, patroia barne. 2010eko abenduaren 10ean atera zuten Motxo labar artetik. Hainbat egunez lanean jardun ostean, garabi baten laguntzarekin lehorreratu zuten, erregaia hustu ostean. Garabia haitzetara jaitsi [...]
Gipuzkoako Fiskaltzak pasa den urtean Zumaia eta Deba arteko itsaslabarretan hondoa jo zuen Bermeoko Motxo arratzontziko tripulazioa deklaratzera deitu du, inputatu gisa. Izan ere, Espainiako Sustapen Ministerioaren txostenak ontziko langileen zaintza akatsegatiko ardura jaso du: arratzontzia denbora askoan itsasertzarekiko paraleloan joan zela, baina pixkanaka lurrera gerturatzen hasi zela, «zubitik ezertxo ere egin gabe», hain zuzen.
Aipatu txostenaren arabera, patroiak hamabi ordu baino gehiago zeramatzan zaintza lanetan, eta, nekearen ondorioz, ez zen jabetu ontziaren posizioaz istripua gertatu baino minutu batzuk lehenagora arte. Hala ere, olatu indartsuek patroiari ontzia biraraztea eragotzi ziotela dio dokumentuak. Bestalde, Motxo-ren eskifaia ez zebilela arrantzan ondorioztatu zuten txostenean.
Ingurumenean kalteak
Jakinarazi dutenez, 2010eko azaroaren 4an gertatutako ezbeharrak ingurumenean kalterik eragin duen ikertzen ari da Gipuzkoako Fiskaltza, eta Ingurumen Fiskaltzaren Idazkaritza Teknikoari gertakarien eraginen inguruko txostena eskatu dio. Motxo lehorreratzeko lanetan zirela, biltegian zuen gasoila isuri zuen babestutako biotopora, eta Fiskaltzaren arabera, hori da gertakaria ikertzen hastearen arrazoi nagusia.
Azpeitiko epaitegiaren esku dago auzia, eta txostena aztertu ostean, Gipuzkoako Fiskaltzak eskifaia auzipetzeko eskatu dio, inputatu moduan. Bederatzi lagunek osatzen dute guztira eskifaia, patroia barne.
2010eko abenduaren 10ean atera zuten Motxo labar artetik. Hainbat egunez lanean jardun ostean, garabi baten laguntzarekin lehorreratu zuten, erregaia hustu ostean. Garabia haitzetara jaitsi ahal izateko Baratzazarreko bidea lau metro inguru zabaldu zuten lehenengo. Ondorioz, zumaiar asko eta Eguzki Talde Ekologista kexatu egin ziren, besteak beste, biotopoaren lurreko eremuan kalteak eragin zitzakeelako. Horretarako prestatutako plataformaren gainean jarri zuten gerora, eta zatika erretiratu zuten arrantzontzia.