Informazio kanpalekua ipini dute Inaman, arazoa gizarteratzeko
Beraiek dutenaz gain, eskualdeak arazo bat duelaren kontzientziazio lana egin gura dute Inamako langileek. Horretarako, kanpalekua ipini dute gaur, enpresa kanpoan. Zehaztu bako denbora tartean izango dira han, “kontratuak iraungitzeko enpresak ...
Beraiek dutenaz gain, eskualdeak arazo bat duelaren kontzientziazio lana egin gura dute Inamako langileek. Horretarako, kanpalekua ipini dute gaur, enpresa kanpoan. Zehaztu bako denbora tartean izango dira han, “kontratuak iraungitzeko enpresak aurkeztutako espedientearen gainean zein erabaki hartzen duten jakin arte, gitxienez”, langileen ordezkari David Palaciosek azaldu duenez.
Ekimen horren bitartez mezu zehatza emon dura diote enpresari: “Guk enpresa gura dugu, lan egin gura dugu eta horren aldeko apustu argia egiten dugu. Beraz, zerbait lortu arte borrokatu egingo dugu”. Jendartean be mezua zabaldu gura dute Inamako langileek: “Eskualdea hiltzen ari dela eta horren aldeko borrokan elkarrekin aritu behar dugula. Arazoa ez da Inamako langileena bakarrik, euren familiek be arazoa dute, eta eskualde osoari eragiten dion arazoa be bada”. Ezinegon hori eskualdean zabaldu gura dute, eta kanpalekua horretarako tresna izatea gura dute.
Kanpalekuan parte hartzeko deia egin diete basogintza arloan lan egiten duten alor ezberdinetako langileei eta ordezkariei, merkatariei, beste enpresa batzuetakoei… eta eurek be arazoaz duten ikuspuntua azaldu dezaten.