Apraizek eta Bengoetxea VIak bostgarren puntua gura dute
Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak bostgarren puntua irabazten ahaleginduko dira domekan. Binakako Txapelketa Nagusiaren barruan, Berasaluze VIIIa eta Albisuren kontra jokatuko dute, eta ez dute puntu gehiago galtzeko aukerarik. Izan be, partida galduz gero, ligaxkaren finalaurrekoak jokatzeko postuek ihes egingo lukete. Eibarko Astelenan jokatuko dute partida 17:00etatik aurrera, eta ETB1k norgehiagoka zuzenean ikusteko aulera emongo du. Apraiz eta Bengoetxea VIa sailakpen nagusiko seigarren postuan daude, baina bostgarren eta laugarren sailkatuekin bardinduta. Laugarren sailkatuak, gainera, Berasaluze VIIIa eta Albisu dira. Hala, Astelenatik emaitza ona ateraz gero, postu bat aurreratuko luke gernikarrak. Sailkapena OlaizolaII/Beroi (8irabazi/0 galdu) Irujo/Barriola (5 irabazi/3 galdu) Titim IIIa/Merino II (5 irabazi/3galdu) Berasaluze VIII/Albisu (4 irabazi/4 galdu) Xala/Laskurain (4 irabazi/4 galdu) Bengoetxea VI/Apraiz(4 irabazi/4 galdu) Aritz Lasa/Zubieta (2 irabazi/6 galdu) Arretxe II/Begino (0 irabazi/8 galdu)
Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak bostgarren puntua irabazten ahaleginduko dira domekan. Binakako Txapelketa Nagusiaren barruan, Berasaluze VIIIa eta Albisuren kontra jokatuko dute, eta ez dute puntu gehiago galtzeko aukerarik. Izan be, partida galduz gero, ligaxkaren finalaurrekoak jokatzeko postuek ihes egingo lukete. Eibarko Astelenan jokatuko dute partida 17:00etatik aurrera, eta ETB1k norgehiagoka zuzenean ikusteko aulera emongo du.
Apraiz eta Bengoetxea VIa sailakpen nagusiko seigarren postuan daude, baina bostgarren eta laugarren sailkatuekin bardinduta. Laugarren sailkatuak, gainera, Berasaluze VIIIa eta Albisu dira. Hala, Astelenatik emaitza ona ateraz gero, postu bat aurreratuko luke gernikarrak.
Sailkapena
- OlaizolaII/Beroi (8irabazi/0 galdu)
- Irujo/Barriola (5 irabazi/3 galdu)
- Titim IIIa/Merino II (5 irabazi/3galdu)
- Berasaluze VIII/Albisu (4 irabazi/4 galdu)
- Xala/Laskurain (4 irabazi/4 galdu)
- Bengoetxea VI/Apraiz(4 irabazi/4 galdu)
- Aritz Lasa/Zubieta (2 irabazi/6 galdu)
- Arretxe II/Begino (0 irabazi/8 galdu)