Gune itxien beharra sumatzen dute Bermeoko herritarrek
Bermeoko Udalak parte-hartze prozesua hasi zuen duela zenbait hilabete, etorkizuneko Bermeo marrazte aldera. Prozesua martxan jarri, eta 2011ko abenduaren 16an egin zuten lehenengo batzarra, Kafe Antzokian. Prozesuaren barri emoteaz gain, herritarrek herriaren inguruan dituzten iritziak jaso zituzten batzarrean. Jasotakoaren barri emotean, herritarrek gune itxien beharra sumatzen dutela nabarmendu du Udalak. Azaldu dutenez, abenduaren 16an 180 lagun hurreratu ziren Bermeoko Kafe Antzokira, Zer behar dugu Bermeon? eta Zer du ona Bermeok? galdereei erantzuna emonez. Hormako paretetan txarteltxoak jarri zituzten herritarrek; guztira, 839 erantzun jaso zituzten. Zehazki, Zer behar dugu Bermeon? galderaren 601 erantzun jaso zituzten, baina beste hainbat gaiz be jardun ziren herritarrak Kafe Antzokian; hala nola, ekonomia-lan munduaz, garbitasunaz, kulturaz, gazteez, turismoaz, hirugarren adinaz, txakurrez, emakumeez, ingurumenaz, euskaraz, etorkinez eta osasunaz. Gehienak, hirigintza arlokoak Gehiengoak hirigintza alorrean ikusten ditu gabeziak; aipatu bezala, gune zarratuen beharra ikusten dute, esaterako. Alde zaharra txukundu eta bizitu behar dela be uste dute askok. Udalaren inguruko hainbat erantzun be batu zituzten egun horretan. Besteak beste, Udaltzaingoaren zerbitzua hobetu beharko litzatekeela, isunak kontrolatu beharko liratekeela eta udaltzain gehiago behar direla uste dute herritarrek. Horrez gain, udalean diruaren erabilera egokia egin beharko litzatekeela uste dute: soldatek baxuagoak beharko luketela izan, gastuen kontrola areagotu beharko litzatekeela… Bildutako iritzien [...]
Bermeoko Udalak parte-hartze prozesua hasi zuen duela zenbait hilabete, etorkizuneko Bermeo marrazte aldera. Prozesua martxan jarri, eta 2011ko abenduaren 16an egin zuten lehenengo batzarra, Kafe Antzokian. Prozesuaren barri emoteaz gain, herritarrek herriaren inguruan dituzten iritziak jaso zituzten batzarrean. Jasotakoaren barri emotean, herritarrek gune itxien beharra sumatzen dutela nabarmendu du Udalak.
Azaldu dutenez, abenduaren 16an 180 lagun hurreratu ziren Bermeoko Kafe Antzokira, Zer behar dugu Bermeon? eta Zer du ona Bermeok? galdereei erantzuna emonez. Hormako paretetan txarteltxoak jarri zituzten herritarrek; guztira, 839 erantzun jaso zituzten.
Zehazki, Zer behar dugu Bermeon? galderaren 601 erantzun jaso zituzten, baina beste hainbat gaiz be jardun ziren herritarrak Kafe Antzokian; hala nola, ekonomia-lan munduaz, garbitasunaz, kulturaz, gazteez, turismoaz, hirugarren adinaz, txakurrez, emakumeez, ingurumenaz, euskaraz, etorkinez eta osasunaz.
Gehienak, hirigintza arlokoak
Gehiengoak hirigintza alorrean ikusten ditu gabeziak; aipatu bezala, gune zarratuen beharra ikusten dute, esaterako. Alde zaharra txukundu eta bizitu behar dela be uste dute askok.
Udalaren inguruko hainbat erantzun be batu zituzten egun horretan. Besteak beste, Udaltzaingoaren zerbitzua hobetu beharko litzatekeela, isunak kontrolatu beharko liratekeela eta udaltzain gehiago behar direla uste dute herritarrek. Horrez gain, udalean diruaren erabilera egokia egin beharko litzatekeela uste dute: soldatek baxuagoak beharko luketela izan, gastuen kontrola areagotu beharko litzatekeela…
Bildutako iritzien arabera, aparkaleku gehiagoren beharra sumatzen dela be ikus daiteke; lurrazpikoak, kalean, Lameran, Batzoki azpian…
Bestalde, Zer du ona Bermeok? galderak erantzun gutxiago izan zituen; guztira, 238. Erantzun horien arabera, herritarrak eta herria bera du ona Bermeok, herri zabala, alaia eta jendetsua dela uste baitute erantzuna emon dutenek. Gainera, ingurune pribilegiatua duela uste dute. Bermeoko kultura aberasgarria dela uste duenik be izan zen Kafe Antzokian: kultur elkarteak, eraikinak, kultura alternatiboa…
Datu horiek guztiak aurkezteko bigarren batzar baterako deia egin du udalak. Abenduaren 17an bilduko dira Kafe Antzokian, 20:00etan. Batzar horretara joatera animatu dituzte herritarrak zein udaleko teknikariak eta zinegotziak.