Boluntarioak eskatu ditu Herri Babesak
Bermeoko Udaleko Herri Babeserako boluntarioen beharra dagoela esan dute, ordezkapena eskatu baitute egungo boluntarioek. Juan Karkos Agirre udaleko Partaidetza zinegotziak azaldu duenez, «batzuek taldea utzi dute, eta geratzen direnek erretiratzeko asmoa dute». Herri Babeseko kideek hainbat lan egiten dituzte urtean zehar Bermeon; besteak beste, suteak itzaltzen, salbamendu lanak egiten, hondamendiei aurre egiten, segurtasun kontrolak egiten, larrialdietarako planak egiten… aritzen dira. «Herrian ezbehar bat gertatzen den bakoitzean agertzen dira Herri Babesekoak, euren kamioiekin, makinekin eta tresneria eta baliabide ugariekin, laguntza emoteko prest, udaleko behargin eta udaltzainekin batera», dio Agirrek. Hala, askotan, euren laguntzari esker hainbat ezbehar konpondu, bideratu edo zuzendu dituztela esan du zinegotziak. Horregatik, boluntario horien laguntza ezinbestekoa dela deritzo Agirrek. Doako harremana dute Herri Babesekoek Bermeoko Udalagaz; «giza, solidaritate eta borondate oneko sentimenduetan oinarritzen den interes bako zerbitzu prestakuntza emoten dute, alegia». Taldea ordezkatzeko Urte askotan jardun dute beharrean Herri Babeseko boluntarioek, baina orain beste herritar batzuei pasatu gura diote lekukoa. Horregatik, Herri Babeseko talde barria osatzeko deia luzatu gura izan dute udaletik. Bada, taldean parte hartu gura duenak hiru baldintza bete beharko ditu: 18 urtetik gorakoa izatea, Bermeon bizitzea eta ezartzen dituzten frogak gainditzea. Baldintza horiek betez gero, berh@z bulegoan eskatu beharko da eskaera orria. Behin taldeko kide [...]
Bermeoko Udaleko Herri Babeserako boluntarioen beharra dagoela esan dute, ordezkapena eskatu baitute egungo boluntarioek. Juan Karkos Agirre udaleko Partaidetza zinegotziak azaldu duenez, «batzuek taldea utzi dute, eta geratzen direnek erretiratzeko asmoa dute».
Herri Babeseko kideek hainbat lan egiten dituzte urtean zehar Bermeon; besteak beste, suteak itzaltzen, salbamendu lanak egiten, hondamendiei aurre egiten, segurtasun kontrolak egiten, larrialdietarako planak egiten… aritzen dira. «Herrian ezbehar bat gertatzen den bakoitzean agertzen dira Herri Babesekoak, euren kamioiekin, makinekin eta tresneria eta baliabide ugariekin, laguntza emoteko prest, udaleko behargin eta udaltzainekin batera», dio Agirrek. Hala, askotan, euren laguntzari esker hainbat ezbehar konpondu, bideratu edo zuzendu dituztela esan du zinegotziak. Horregatik, boluntario horien laguntza ezinbestekoa dela deritzo Agirrek.
Doako harremana dute Herri Babesekoek Bermeoko Udalagaz; «giza, solidaritate eta borondate oneko sentimenduetan oinarritzen den interes bako zerbitzu prestakuntza emoten dute, alegia».
Taldea ordezkatzeko
Urte askotan jardun dute beharrean Herri Babeseko boluntarioek, baina orain beste herritar batzuei pasatu gura diote lekukoa. Horregatik, Herri Babeseko talde barria osatzeko deia luzatu gura izan dute udaletik. Bada, taldean parte hartu gura duenak hiru baldintza bete beharko ditu: 18 urtetik gorakoa izatea, Bermeon bizitzea eta ezartzen dituzten frogak gainditzea. Baldintza horiek betez gero, berh@z bulegoan eskatu beharko da eskaera orria.
Behin taldeko kide izanik, ondorengo jarduerak egin beharko dituzte: batetik, prestakuntza eta heziketa jasoko dute boluntarioek, ikastaro monografikoak, jardunaldiak, praktikak eta bestelako ekintzak izango baitituzte; bestetik, jasotako prestakuntza hori hobetzeko asmoz, ekintza jendetsuetan segurtasun neurriak zelan hartu irakatsiko diete. Taldeko kide izango direnek, gainera, asegurua izango dute, istripu bat izanez gero, ezarritako kalte ordainak jasoko lituzketelarik.
Gura izanez gero, Herri Babesaren instalazioak ikusteko aukera izango du herritarrak, Atalde kaleko Lanbide Hastapeneko beheko lokaletan, zapatuetan, 10:00etatik 11:00etara.