“Madrildik datorren inposaketa” dela iritzita, lan erreforma salatu du kalean LAB sindikatuak
Busturialdeko LABek deituta, elkarretaratzea egon da gaur eguerdian Gernika-Lumoko Merkurio iturriaren inguruan, Inposaketen aurrean, burujabetza. Euskal Herriak lan erreformari ez lelopean. Lan erreforma “Madrildik datorren inposaketa bat”...
Busturialdeko LABek deituta, elkarretaratzea egon da gaur eguerdian Gernika-Lumoko Merkurio iturriaren inguruan, Inposaketen aurrean, burujabetza. Euskal Herriak lan erreformari ez lelopean. Lan erreforma “Madrildik datorren inposaketa bat” dela eta “krisiari aurre egiteko baino langileen kontrako beste neurri bat” dela esan du Aitziber Barandika sindikatu horretako Busturialdeko eta Lea-Artibaiko arduradunak. Haren hitzetan, “berriro ere, gutxi batzuen interes ekonomikoak defendatzeko, langile eta herritar guztion kontrako eraso bortitz bat martxan ipintzera doaz. LAB sindikatuak argi esan du krisi hau ez dela edonolako krisi bat, sistema bera, sistema kapitalista, dagoela krisian eta bertatik ateratzeko bi bide daudela: langile eta herritarren eskubide guztiak kenduz kapitalismo basati bat bultzatzea, kapitalari botere guztia emanez; edota, eredu ekonomikoaren aldaketa bideratzea, zeinetan ekonomia pertsonen eta herrien zerbitzurako egongo den, eta ez alderantziz”.