Elantxobeko Kultur Etxeko sarrera txartela elektroniko bidez kontrolatuko dute
Koldo Olaguibel Elantxobeko alkateak jakinarazi duenez, txartela elektroniko bidez kontrolatuko dute kultur etxeko sarrera aurrerantzean. Alkatearen berbetan, “idealena herriko biztanle bat kontratatzea litzateke, baina ez dugu soldata ordaintzeko dirurik”. Dioenez, ez dute Bizkaiko Foru Aldundiaren, ezta Eusko Jaurlaritzaren laguntasunik, eta txartela elektronikoa kultur etxeko sarrera kontrolatzeko “modu merkeena” da.
Herriko kultur gunera sartzeko sistema barria, datorren astean jarriko dute martxan. Hala, txartela elektronikoak eskatzen hasteko aholkatu die Olaguibelek, Elantxobeko biztanleei.