GastroDibertsitate Gelen lehenengo saioa egin zuten iragan barikuan Busturiko Madariaga Dorretxean. Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Iñigo Ordorika sukaldari gernikarragaz batera antolatuta, Nekazaritza ekologikoa, bionadinamikoa eta konbentzionala izan zen lehenengo saioaren gaia. Itsasmendi upategiko Garikoitz Riosen berbaldia eta pintxo eta ardo berezien dastaketa –irudian– izan ziren Madariaga Dorretxean, eta 35 lagun inguruk parte hartu zuten.