Ardatz erradialei buruzko hausnarketa egiteko eskatu dio Foru Aldundiari, Bilduk
Bizkaiko Bilduk, ardatz erradialei buruzko hausnarketa egiteko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, “errepide barriak egitea” mugikortasun arazoak konpontzeko neurri egokia ez dela iritzita. Gaur eguerdian egindako agerraldi baten azaldu dutenez, Busturialdeak eta beste eskualde batzuek mugikortasun arazoak izan arren, “bestelako neurriak” har daitezke egoerari buelta emoteko. Garraio publikoa sendotzea eta errepide zaharrak konpontzea, esaterako, oso onuragarria izango litzateke koalizioaren ustez.
Ardatz erradialen zenbait proiektu behin-behinean geratu dituztela eta, bestalde, hausnarketarako momentu aproposena dela deritzo Bilduk. Hala, bizkaitarren “beharrizanak eta iritziak” kontuan hartzeko eskatu diote Aldundiari.