Errigoitiko alkatea inputatu dute, hauteskunde delituagatik
Gernikako Epaitegiak Iñaki Madariaga inputatu du, hauteskunde delituagatik. Urrian aurkeztu zuen Bilduk haren kontrako kereila kriminala, hauteskundeetan zenbait irregulartasun egin zituela iritzita.
Hain zuzen be, herrian bizi diren 32 lagun erroldatu zituen alkateak Errigotin, Bilduren arabera. Horietako batzuk, alkatearen beraren etxean erroldatu zituela dio koalizioak; beste batzuk, ordea, gaur egun botata dauden etxeetan. Hori guztia frogatzeko dokumentazioa be aurkeztu zuen Bilduk epaitegian. 32 lagun horietatik, “guztiek ez bada be, baten batzuk erraztasunak izan zituzten lanpostuak eta etxebizitzak eraikitzeko baimenak lortzeko”, Bilduk dioenez.