XX. mendeko arropak egiteko tailerrak, laster
1912ko abuztuaren 12an Bermeok bizi izandako galernaren mendeurrenaren harira, hainbat jarduera izango Bermeon, Kultura Sailaren eskutik; horien artean, esaterako, garai hartako jantziak egiteko tailerra.
Oraindik zehazteke dute tailer hori noiz izango den, lehenago zenbat lagunek parte hartuko duten jakin gura dutelako. Hori dela eta, izena emoteko deia egin dute.
Bestalde, mendeurrenaren harira egingo duten herri antzerkirako probak egingo dituztela azaldu dute. Proba horiek otsailaren 4an egingo dituzte, eta horietan parte hartu gura duenak izena emon beharko d aldez aurretik. Otsailaren 2a da azken eguna.
Tailerrean zein herri antzerkiko probetan parte hartu gura duenak 94-617 91 57 telefonora deituta edota kultura@bermeo.org helbidera idatzita emon beharko du izena.