Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zuten lau bikotek joan den zapatuan, Bermeoko Bolatoki tabernan. Horietatik, Joseba Andoni Isasik eta Iñigo Urrestik osatutako bikoteak lortu zuen Bizkaiko kanporaketarako txartela. Uste zutena baino jende gutxiagok parte hartu zuela aipatu dute antolatzaileek, zortzi bikotek parte hartzea espero baitzuten. Halanda be, «giro ona» sortu zela adierazi dute. Bikote irabazleak otsailaren 25ean Arrigorriagako herriko tabernan jokatuko den Bizkaiko kanporaketan parte hartzeko aukera dauka.