Oinarrizko internet ikastaroa emongo dute Sukarrietan
Udalak antolatuta, oinarrizko internet ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute Sukarrietako herritarrek. Oinarrizko ikastaroa otsailaren 27tik martxoaren 2ra arte emongo dute liburutegiko KZgunean, eta gehinez, hamabi pertsonek parte hartu dezakete bi taldetan banatuta. Izena emoteko azkenengo eguna otsailaren 26a izango da.
Lehenengo taldeko ikasleek 09:00etatik 11:00etara emongo dituzte klaseak, eta bigarren taldeko ikasleek 11:00etatik 13:00etara emongo dituzte klaseak.