Jose Antonio Arana Martija omenduko du Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiak Jose Antonio Arana Martija (1931-2011) gernikarra omenduko du barikuan, Bilboko egoitzan. Akademiak jakinarazi duenez, gernikarra legez 2011. urtean hildako beste euskaltzain batzuk be omenduko ditu ekitaldi berean: Vahan Sarkisian (1...
Euskaltzaindiak Jose Antonio Arana Martija (1931-2011) gernikarra omenduko du barikuan, Bilboko egoitzan. Akademiak jakinarazi duenez, gernikarra legez 2011. urtean hildako beste euskaltzain batzuk be omenduko ditu ekitaldi berean: Vahan Sarkisian (1954-2011), Fernando Mendizabal (1934-2011) eta Xabier Gereño (1924-2011).
Bilboko egoitzan izango den ageriko bilkuran egingo diete omenaldia iaz zendutako lau euskaltzainei. 12:00etan hasiko da ekitaldia eta zenbait hilberri txosten irakurriko dituzte. Hala, euskaltzain emeritu gernikarraren omenez txosten bana irakurriko dute Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzainek eta Begoña Arana Jose Antonio Aranaren arrebak.
Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzain izandakoaren hilberri txostena Xabier Kintanak irakurriko du eta Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak, aldiz, Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlearena. Xabier Gereño ohorezko euskaltzain izandakoaren kasuan, Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzain osoek txosten bana irakurriko dute.