Meningitisak jota hil da 18 hilabeteko ume bat
18 hilabeteko ume bat hil da Gernika-Lumon, eta meningitis kasua izan dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailak. Haren bikia Gurutzetako ospitalean dago, ingresatuta. Osasun saileko prentsa zerbitzutik adierazi ...
18 hilabeteko ume bat hil da Gernika-Lumon, eta meningitis kasua izan dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailak. Haren bikia Gurutzetako ospitalean dago, ingresatuta. Osasun saileko prentsa zerbitzutik adierazi dutenez, umea onera egiten ari da.
Atzo iluntzean eroan zituzten bi umeak anbulatorioko urgentzia zerbitzuetara, eta han bertan zendu zen haurra. Haren ahizpa Gurutzetara eroan zuten.
Azterketa bakteriologikoen emaitzak izanda, meningitis kasuetarako zehaztuta dagoen protokoloa ipini dute martxan umeekin harreman estuagoa izan dutenei eta Gernika-Barrutia Haurreskolan.
Gernika-Barrutian eskolatutako haurraren heriotza “atsekabe handiz” sentitzen duela adierazi du Haurreskolak-Partzuergoak, ohar bidez; eta doluminak emon dizkio haren familiari. Era berean, eskolako familiak informatuta mantentzeko helburuagaz, Gernika-Barrutiako haurreskolan bilera egingo dute, non Haurreskolak-Partzuergoko ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko ordezkariek be parte hartuko dute.