Gizonezko bat atxilotu dute Bermeon, urruntze agindua ez betetzeagatik
Zapatuan, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen Bermeon, epaile batek ezarri zion urruntze agindua ez betetzeagatik. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, “lortu ez arren , bikotekide ohia jotzen ahalegindu zen gizonezkoa”. Antza danez, hirugarren pertsona batek ekidin zuen erasoa, eta Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu zuen ondoren.
Atxilotuak, azaroaren 26an utzi zion urruntze agindua betetzeari, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren biharamunean. Emakumeenganako indarkeria delitua leporatuta, Busturialdean atxilotu duten laugarren gizonezkoa da gutxienez, joan den zapatukoa