Ehunka herritarren babesa izan dute Inamako langileek
Ehunka herritarrek egin dute bat gaur eguerdian Inamako langileek deitutako manifestazioagaz. Merkurio iturritik abiatu da protesta, manifestarien txalo artean manifestaziora gehitu diren dozena bat kamioiren atzetik. Herriko kaleak hartu dituzte bai manifestariek eta baita kamioek be, eta Inama ez ixteko eskatzen zuen pankartaz gain, Rinder Gernikan geratzeko eskatzen zuen beste bat zihoan atzerago.
Udaletxe plaza bete egin dute manifestazioari amaiera emoteko. Han, eskualdeko ekonomia arriskuan dagoela ohartarazi dute Inamako langileek, eta arazoa euren enpresaren gaindikoa dela esan dute. Busturialdean ixteko ariskuan diren enpresak hainbat direla esan dute, baita markataritza eta ostalaritza arlokoak be.
http://busturialdea.hitza.eus/wp-admin/media-upload.php?post_id=16459&type=image&TB_iframe=1