Aurreneurrizko enbargoa ezarri dio Aldundiak Inama enpresari
Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailak aurreneurrizko enbargoa ezarri dio Muxikako Inama enpresari. Langileen ordezkari David Palaciosek jakinarazi duenez, ondasun higiezinak ez ezik, enpresaren ondasun ekonomikoak be enbargatu ditu Aldundiak. Hori dela eta, batzarra egin dute gaur goizean Inamako langileen ordezkariak Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaorekin. Batzar horretan enpresaren egoera barriaren inguruko informazio gehiago jasotzea espero zuten langileek. Gaur arratsaldean, barriz, enpresa arduradunekin batuko dira langileak, «eta horiek be gure egoeraren barri emotea espero dugu, zer gertatuko den orain gurekin». Izan be, aurreneurrizko enbargoa ezarrita, enpresak bere jarduna eten egin beharko duela esan zien enpresako arduradun batek langileei atzo. «Dena den, ez dakigu hori benetan horrela den», azaldu du Palaciosek. «Sindikatuko zerbitzu juridikoetan egin dugu kontsulta, eta horiek azaldu digutenaren arabera, enbargoak ez luke jardueraren etena ekarri behar derrigorrez». Bitartean, adostuta duten dinamikarekin jarraituko dute Muxikako lantegiko beharginek, eta datorren astean Gernika-Lumon manifestazioa egiteko asmoa agertu du Palaciosek. «Horren eta azken barrien zehaztasun gehiago emoteko prentsaurrekoa emotea be pentsatu dugu». Opor fiskalengatik 7,5 milioi euroko zorra du Inama enpresak Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailagaz, eta enbargoaren agindua horregatik izan daitekeela uste dute. «Lantegian izan ziren Aldundiko teknikariak, antza denez bertan dauden ondasunei buruz txosten bat egiteko asmoz. Hain [...]
Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailak aurreneurrizko enbargoa ezarri dio Muxikako Inama enpresari. Langileen ordezkari David Palaciosek jakinarazi duenez, ondasun higiezinak ez ezik, enpresaren ondasun ekonomikoak be enbargatu ditu Aldundiak. Hori dela eta, batzarra egin dute gaur goizean Inamako langileen ordezkariak Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaorekin. Batzar horretan enpresaren egoera barriaren inguruko informazio gehiago jasotzea espero zuten langileek.
Gaur arratsaldean, barriz, enpresa arduradunekin batuko dira langileak, «eta horiek be gure egoeraren barri emotea espero dugu, zer gertatuko den orain gurekin». Izan be, aurreneurrizko enbargoa ezarrita, enpresak bere jarduna eten egin beharko duela esan zien enpresako arduradun batek langileei atzo. «Dena den, ez dakigu hori benetan horrela den», azaldu du Palaciosek. «Sindikatuko zerbitzu juridikoetan egin dugu kontsulta, eta horiek azaldu digutenaren arabera, enbargoak ez luke jardueraren etena ekarri behar derrigorrez».
Bitartean, adostuta duten dinamikarekin jarraituko dute Muxikako lantegiko beharginek, eta datorren astean Gernika-Lumon manifestazioa egiteko asmoa agertu du Palaciosek. «Horren eta azken barrien zehaztasun gehiago emoteko prentsaurrekoa emotea be pentsatu dugu».
Opor fiskalengatik 7,5 milioi euroko zorra du Inama enpresak Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailagaz, eta enbargoaren agindua horregatik izan daitekeela uste dute. «Lantegian izan ziren Aldundiko teknikariak, antza denez bertan dauden ondasunei buruz txosten bat egiteko asmoz. Hain zuzen, enpresak dituen ondasunak beste inora atera ez ditzan ekiditea izan daiteke Aldundiaren enbargo aginduaren zergatia», Palaciosen iritziz.
Bildu:”Enpresaburuek arduragabekeriaz jokatu dute”
Busturialdeko Bilduk be enpresaburuek Inama hiltzen utzi dutela salatu du. «1963. urtean lortu zuen Inamak egur eta aglomeratuen tratamenduan aritzeko baimena emoten zion lizentzia, eta ordutik lan horretan jardun du; baita energia elektrikoaren eta termikoaren kogenerazioan be».
Ebazpen bidez, 2008an emon zion jaurlaritzak Inamari Ingurumen Baimen Bateratua. Baina Bilduk gogorarazi duenez, 20 eskakizun egin zizkion Eusko Jaurlaritzak enpresari, eta eskakizun horiek sei hilabeteko epean bete ezean, baimena iraungita geratuko zela ohartarazi zion. Hiru urte igaro diren arren, enpresak bere betebeharrak bete ez izana kritikatu du Bilduk.
Jarraipen batzordea
Koalizio politikoaren arabera, deslokalizazioa da enpresaren helburua, Muxikako planta itxiz eta hango langileak kalean utziz.
Arazo horren aurrean «zentzudun» jokatu gura duela azaldu du Busturialdeko Bilduk. Informazio zuzena jasotzeko langileekin, Eusko Jaurlaritzagaz eta enpresaburuekin batzartu izan direla esan du Bilduk, «eta argi ikusi dugu enpresaburuek arduragabekeriaz jokatu dutela: kea saldu diete langileei, ez Eusko Jaurlaritzan ezta Muxikako Udalean be ez baitute inolako proiekturik ezta planteamendurik aurkeztu». Urriaren 28an udaletxean egin zuten batzarrean aglomeratuen linea ixteko eta kogenerazioari eusteko proposamena luzatu zietela esan du Bilduk, baina oraindik proiektuaren zain daudela.
Hala, arazoaren aurrean «garden eta erantzukizunez» jokatzeko konpromisoa hartu dute Busturialdeko eta Muxikako Bilduk. «Enpresaburuei, langileei eta Muxikako biztanleeigai honen jarraipenerako eratuko dugun batzordean parte hartzeko gonbidapena luzatu gura diegu».
Eskualdeko udaletan be moziaok aurkeztu ditu koalizioak, baita Bizkaiko Batzar Nagusietan be: arauz besteko saloa aurkeztu dugu, auzia konponbidera bideratu nahian». Horrela, Inama enpresari Muxikatik alde egiteko hartu duen erabakia berraztertzeko eskatzeko galdegin du Batzar Nagusietan; «beti be, eta edozein kasutan, legeak agintzen duen ingurumen eta osasun baldintzak betez eta bere jarduera osa legearen barne eginez».
Era berean, Udalagaz batera interlokuzio zuzena burutzeko konpromisoa har dezaten eskatu die Bilduk Batzar Nagusiei, «bai enpresagaz, Eusko Jaurlaritzagaz zein Foru Aldundiagaz».