Haize ufada gogorrek argindar barik utzi dituzte hainbat lantegi
Atzo gauean eta gaur goizean izan den haizeteak argindar barik utzi ditu Gernika-Lumo eta inguruak. Gernikan herri osoan joan da argia goizean goizetik. Erdialdean 7:30erako konpondu da arazoa, baina ez da hala izan industrialdean. Bekoibarran, Ibarran...
Atzo gauean eta gaur goizean izan den haizeteak argindar barik utzi ditu Gernika-Lumo eta inguruak. Gernikan herri osoan joan da argia goizean goizetik. Erdialdean 7:30erako konpondu da arazoa, baina ez da hala izan industrialdean. Bekoibarran, Ibarran, Goikoibarran eta Txaportan argindar zerbitzurik barik egon dira goiz erdirate. 10:30ak aldera bueltatu da argia industrialdera. 06:00etatik ordura arte, lantegiak eta enpresak argi barik egon dira.
Ajangizen Maier kooperatiba be lanik egin ezinik egon da goiz erdirarte. Han 10:45ean hasi dira lanean, argindarra bueltatu denean. 6:10ean joan da argia Muxikako Ebaki lantegian, eta 10:15ean bueltatu da. Inamak be arazo bera izan du, 10:45ean bueltatu baita argia lantegi horretara.
Foruko Rinder enpresan, barriz, 07:15ak arte egon dira argindar zerbitzurik barik. Dena den, lantegi horretan 07:00etan hasten dira lanean; beraz, argindar faltak beraiei arazo handirik sortu ez diela azaldu dute.