Zergak eta tasak KPIra egokituko ditu Udalak 2012an
Bermeoko Udalak azken Osoko B ilkuran 2012rako ordenantza fiskalak onartu zituen. Hala, Udalerako «ekonomikoki legealdirik gatzenetarikoari» aurre egiteko, baliabideen optimizazioaren, zerbitzuen murrizketarik ezaren eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzearen alde agertu da Bermeoko Udala. Hori horrela izan dadin, beste hainbat neurriren artean, zerga eta tasak KPIra egokitzeko erabakia harru du Udalak. «Ongizate estatua krisian dagoela esaten dutenekin ez gatoz bat», azaldu zuen azken Osoko Bilkuran Idurre Bideguren Bermeoko alkateak. «Egin behar duguna da, baliabideak era onenean aprobetxatu, eta etorkizunean herriak jasan ahal izango dituen zerbitzu publikoak emon». Azken finean, 2012.urterako onartutako ordenantza fiskaletan neurri batzuk hartu ditu Udalak, prezio fiskala birbanatze aldera, zerga eta tasak familien errealitate ekonomikoetara egokituz; hala, gehien daukanari gehien eskatuko zaio. Horretarako, datorren urtean tasa eta zergak KPIra egokituko dituzte. Era berean, tasak eta prezio publikoak zerbitzu baten truke ordaintzen direla kontutan hartuz, Udalak prezio publikoak zerbitzuen kostuen arabera ezartzea erabaki du, Udalak eta herritar guztiek kostu horren zatirik handiena gain ez hartzekotan. Udaleko zerbitzu guztien kostu unitarioen azterketa sakona egin ondoren, Kirol Patronatuan eta Gizarte Ongizatean prezioen igoerak sumatuko dituzte herritarrek. Udal Zaharren Egoitzan, esaterako, orain arte gaituen eta ezgaituen artean izandako tasa bereizketa hori kendu eta tasa bera ordainduko dute guztiek; izan be, «errealitateak esan digu [...]
Bermeoko Udalak azken Osoko B ilkuran 2012rako ordenantza fiskalak onartu zituen. Hala, Udalerako «ekonomikoki legealdirik gatzenetarikoari» aurre egiteko, baliabideen optimizazioaren, zerbitzuen murrizketarik ezaren eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzearen alde agertu da Bermeoko Udala. Hori horrela izan dadin, beste hainbat neurriren artean, zerga eta tasak KPIra egokitzeko erabakia harru du Udalak. «Ongizate estatua krisian dagoela esaten dutenekin ez gatoz bat», azaldu zuen azken Osoko Bilkuran Idurre Bideguren Bermeoko alkateak. «Egin behar duguna da, baliabideak era onenean aprobetxatu, eta etorkizunean herriak jasan ahal izango dituen zerbitzu publikoak emon». Azken finean, 2012.urterako onartutako ordenantza fiskaletan neurri batzuk hartu ditu Udalak, prezio fiskala birbanatze aldera, zerga eta tasak familien errealitate ekonomikoetara egokituz; hala, gehien daukanari gehien eskatuko zaio. Horretarako, datorren urtean tasa eta zergak KPIra egokituko dituzte. Era berean, tasak eta prezio publikoak zerbitzu baten truke ordaintzen direla kontutan hartuz, Udalak prezio publikoak zerbitzuen kostuen arabera ezartzea erabaki du, Udalak eta herritar guztiek kostu horren zatirik handiena gain ez hartzekotan. Udaleko zerbitzu guztien kostu unitarioen azterketa sakona egin ondoren, Kirol Patronatuan eta Gizarte Ongizatean prezioen igoerak sumatuko dituzte herritarrek. Udal Zaharren Egoitzan, esaterako, orain arte gaituen eta ezgaituen artean izandako tasa bereizketa hori kendu eta tasa bera ordainduko dute guztiek; izan be, «errealitateak esan digu denak garela ez gaituak». «Ordaintzeko duenak ordaindu egin beharko du, ez daukanak, ostera, ahal duen beste ordainduko du, beti izanik egoitzan lekua». Kirol Patronatuan be herritarrek nabarituko dute prezio igoera; hain zuzen be, urteko kuotaren %4aren igoera emongo da, Bermeon erroldatuta daudenentzat. Herrian erroldatuta ez daudenentzat, aldiz, igoera nabarmenagoa izango da; alegia, %10ekoa. Bestetik, familia ugarikoak direnek hobari bat jasoten dute, familiaren diru-sarrerak kontutan hartu barik. Bermeoko Udalak horren aurrean, hobariak familia ugari bakoitzeko diru sarreren arabera emotea proposatu du. «Gauza bat da famili hauei erraztea, baina beste gauza bat da familia guztiei diru kopuru bera emotea», diote Udaletik. Bermibus zerbitzuari dagokionez, txartelaren prezioan igoera nabarituko dute erabiltzaileek; lehengo 0,20 euro barik, 0,50 ordaindu beharko dute. Datozen hilabeteotan autobus barria izango dute herritarrek; sarbide egokiagaz, plaza kopuru gehiagogaz, elbarrituentzako erreztasunekin...