Zenbait aldaketa aurreikusiz, Bermeoko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra behin betiko onartu du
Bermeoko Udalak urriaren 20an ospatutako Osoko Bilkurak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra behin betiko onartu du; lehen aurreikusitako eremu batzuk etenda geratu dira, eta puntu estrategiko batzutan aldaketak egitea aurreikusi dute. Duela 6 urte inguru hasi ziren aipatu plana garatzen, eta azkenean, Osoko Bilkurak Plan Orokorra onartzea lortu dute Bermeon. Bermeoko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra herriko garapen urbanistikoa antolatzeko tresna garrantzitsua dela uste du. Gainera, herriak duen orografia dela eta arazo bat daukala uste du. «Guk gure eskualdearen alde egiten dugu», azaldu du Bermeoko Udalak. Horregatik, eta herriko garapena gehiago ez atzeratzeagatik, Bermeoko Udalak plana onartu du etorkizunean plan berezien bitartez aldaketak agiteko asmoa erakutsiz. Besteak beste, etorkizunean geltoki intermodala egiteko aukera aurreikusten du Udalak; autobus, tren edo bestelako garripo publikoak batzen dituen geltokia, alegia. Horretarako, Udalak datozen lau urteetan proiektu hau jorratzeko lan egingo du, plan berezien bidez, plan orokorrean txertatuz. Bestalde, gune berdeak errespetatzearen alde egingo du Udalak; hala nola, Bermeoko hilerriaren aurreko berdegunearen azpian lur azpiko aparkalekuak egitea debakatu du. Kiroldegi pista, eskualdekoa Gainera, industria gunea be aldatu beharreko beste gai garrantzitsu bat dela uste du Udalak. Azkenik, Bermeoko Udalak kiroldegi pista eskualdekoa izan behar dela defendatzen du. «Ez digu axola nun kokatu pista; Bermeon egitea zaila [...]
Bermeoko Udalak urriaren 20an ospatutako Osoko Bilkurak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra behin betiko onartu du; lehen aurreikusitako eremu batzuk etenda geratu dira, eta puntu estrategiko batzutan aldaketak egitea aurreikusi dute. Duela 6 urte inguru hasi ziren aipatu plana garatzen, eta azkenean, Osoko Bilkurak Plan Orokorra onartzea lortu dute Bermeon. Bermeoko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra herriko garapen urbanistikoa antolatzeko tresna garrantzitsua dela uste du. Gainera, herriak duen orografia dela eta arazo bat daukala uste du. «Guk gure eskualdearen alde egiten dugu», azaldu du Bermeoko Udalak. Horregatik, eta herriko garapena gehiago ez atzeratzeagatik, Bermeoko Udalak plana onartu du etorkizunean plan berezien bitartez aldaketak agiteko asmoa erakutsiz. Besteak beste, etorkizunean geltoki intermodala egiteko aukera aurreikusten du Udalak; autobus, tren edo bestelako garripo publikoak batzen dituen geltokia, alegia. Horretarako, Udalak datozen lau urteetan proiektu hau jorratzeko lan egingo du, plan berezien bidez, plan orokorrean txertatuz. Bestalde, gune berdeak errespetatzearen alde egingo du Udalak; hala nola, Bermeoko hilerriaren aurreko berdegunearen azpian lur azpiko aparkalekuak egitea debakatu du. Kiroldegi pista, eskualdekoa Gainera, industria gunea be aldatu beharreko beste gai garrantzitsu bat dela uste du Udalak. Azkenik, Bermeoko Udalak kiroldegi pista eskualdekoa izan behar dela defendatzen du. «Ez digu axola nun kokatu pista; Bermeon egitea zaila izango da daukan orografia kontutan hartuta, baina herri bakar batek ezin du bere gain hartu, mantentzeko behar den azpiegitura eta kostua handiak dira eta».