Egun arrotzen “inposaketari” herri gisa erantzun diote ehunka herritarrek Gernikan
Urriaren 25a jai eguna izatearen «inposaketari herri gisa» erantzutera hainbat arlotako gizarte eragile eta mugimenduek egindako deiari erantzun diete gaur ehunka herritarrek. Gernika-Lumoko Lizeo Antzokia bete egin da eguneko ekitaldi nagusian. Bertan, ehunka herritar batu dira, gazte nahiz heldu, belaunaldi ezberdinak elkarrekin, «esperientzia eta bizipen ezberdinekin baina batzen gaituen helburu berarekin: Euskal Herri aske eta burujabe baten ametsa», Bai Euskal Herriari mugimenduko kide Naroa Gerestak esan duenez. «Errealitate bilakatzen ari garen ametsa». Euskal Herriak alternatiba errealak eta egingarriak badituela erakusteko, gainera, Herri Eskolak antolatu dituzte gaurko egunerako. Bost herri eskola egin dituzte gaur goizean: Historiakoa, sozioekonomiakoa, instituzioen bitartez nazio egituratzearena, hezkuntzarena eta gazteriari buuzkoa. Parte hartzea handia izan da bost eskola horietan, Euskal Herriko hainbat lekutatik heldutako laurehun lagun baino gehiago izan baitira, bost eskoletan banatuta. Gazte zein helduak, adin guztietako jendea batu da gaur Gernika-Lumoko Herri Eskoletan. Gernikako Estatutua onartu zuten orain 32 urte, urriaren 25ean. Eta ordutik Euskal Herriari nazio gisa dagozkion eskubideen «urraketak etengabekoak» izan direla salatu zuten Herri Eskoletako antolatzaileek joan den astean emon zuten prentsaurrekoan. Urriaren 25a egutegian gorriz agertu den lehen urtea izan da, eta «gorriz inposatuak zaizkigun beste hainbeste jai egun arrotz bezala, guk ez dugu urriaren 25a jai eguntzat hartuko, ez dugu [...]
Urriaren 25a jai eguna izatearen «inposaketari herri gisa» erantzutera hainbat arlotako gizarte eragile eta mugimenduek egindako deiari erantzun diete gaur ehunka herritarrek. Gernika-Lumoko Lizeo Antzokia bete egin da eguneko ekitaldi nagusian. Bertan, ehunka herritar batu dira, gazte nahiz heldu, belaunaldi ezberdinak elkarrekin, «esperientzia eta bizipen ezberdinekin baina batzen gaituen helburu berarekin: Euskal Herri aske eta burujabe baten ametsa», Bai Euskal Herriari mugimenduko kide Naroa Gerestak esan duenez. «Errealitate bilakatzen ari garen ametsa».
Euskal Herriak alternatiba errealak eta egingarriak badituela erakusteko, gainera, Herri Eskolak antolatu dituzte gaurko egunerako. Bost herri eskola egin dituzte gaur goizean: Historiakoa, sozioekonomiakoa, instituzioen bitartez nazio egituratzearena, hezkuntzarena eta gazteriari buuzkoa. Parte hartzea handia izan da bost eskola horietan, Euskal Herriko hainbat lekutatik heldutako laurehun lagun baino gehiago izan baitira, bost eskoletan banatuta. Gazte zein helduak, adin guztietako jendea batu da gaur Gernika-Lumoko Herri Eskoletan.
Gernikako Estatutua onartu zuten orain 32 urte, urriaren 25ean. Eta ordutik Euskal Herriari nazio gisa dagozkion eskubideen «urraketak etengabekoak» izan direla salatu zuten Herri Eskoletako antolatzaileek joan den astean emon zuten prentsaurrekoan. Urriaren 25a egutegian gorriz agertu den lehen urtea izan da, eta «gorriz inposatuak zaizkigun beste hainbeste jai egun arrotz bezala, guk ez dugu urriaren 25a jai eguntzat hartuko, ez dugu Euskal Herriaren zatiketa areagotu duen lege baten goraipamenik egingo».
Landutako arlo bakoitzean, gainera, Euskal Herriak eremuz eremu zapalketa mota ezberdinak bizi izan dituela ikusi zuten; horregatik, benetan aldaketa emon eta euskal herritarrok behar duten Euskal Herria eraikitzeko burujabetza beharrezkoa dela ondorioztatu zuten. «Burujabetzarako bidean, arloz arlo, norberak bere bidean aurrera egitearekin batera, ezinbestekoa dugu gure helburuak egunez egun praktikan jartzea eta herri gisa elkarlanean eta bateginik, etorkizuneko Euskal Herriaren eraikuntza nazionalean pausoak emotea. Herriak baitu hitza, eta herriak du erabakia».