Urriaren 25erako Herri Eskolak antolatu dituzte
Gernikako Estatutuaren inguruko erreferenduma egin zuten eguneko urteurrenean jai hartu ordez Herri Eskolak egingo dituzte Gernika-Lumon. 10:00etatik aurrera, hainbat gai landuko dituzte: sozioekonomia merkatu plazan; historia Elai-Alai aretoan; Nazio ...
Gernikako Estatutuaren inguruko erreferenduma egin zuten eguneko urteurrenean jai hartu ordez Herri Eskolak egingo dituzte Gernika-Lumon. 10:00etatik aurrera, hainbat gai landuko dituzte: sozioekonomia merkatu plazan; historia Elai-Alai aretoan; Nazio Egituratzea Lizeo Antzokian; Hezkuntza Seber Altube ikastolan eta Gazteria gaztetxean. Goizean, gainera, erakusketa ibiltaria erakutsiko dute kalerik kale. 13:00etan batuko dira denak Pasealekuan, ekitaldi nagusian. Egutegi propioa aldarrikatuz, Euskal Herriaren ukazio eta zatiketan sakondu gura dutenen aurrean herri bat badela erakutsi gura dute urriaren 25ean, «gure burujabetzarako eskubidea eta beharra azpimarratuz».