Urriaren 22an Bilbora joateko eskatu dute Gernikako Akordioaren sinatzaileek
Euskal herritarrek zabaldu barri den konponbide prozesuan parte hartu behar dutela aldarrikatu eta Gernikako Akordioak zapatu honetan Bilbon egingo duen manifestaziora joateko eskatu dute sinatzaileek. Atzo Gernika koadroaren erreprodukzioaren aurrean ...
Euskal herritarrek zabaldu barri den konponbide prozesuan parte hartu behar dutela aldarrikatu eta Gernikako Akordioak zapatu honetan Bilbon egingo duen manifestaziora joateko eskatu dute sinatzaileek. Atzo Gernika koadroaren erreprodukzioaren aurrean emon zuten prentsaurrekoan euskal herritarrok prozesua «babestu eta bultzatu» behar dutela esan zuten. Euskal Herriak konponbidea nahi duelako eta «giltza gu garelako».
Euskal herritarren gehiengo zabalak konponbidea gura duela diote akordioko sinatzaileek, «bakea nahi dugulako, normalizazio politikoa behar dugulako, eta giza eskubide guztiekiko begirunea gura dugulako».
Hala, Euskal Herrian bakea eta normalizazio politikoa helduz gero, horiek edukiez beteak izan behar dutela aipatu dute Akordioko sinatzaileek. «Baina bakea eta normalizazio politikoa hain dira garrantzitsuak, ezin daitezkeela inoren esku utzi. Herritarrok konponbide prozesu honetan parte hartu behar dugu».