EAJk euskal arrantzaleen bozeramale izan gura du Madrilen
EAJ taldeko hainbat kide izan ziren atzo Bermeoko portuan, arrantzaren inguruan hitz egiten; besteak beste, Espainiako Kongresuan EAJren bozeramale den Josu Erkoreka. Bermeon egindako ekitaldian, EAJk Madrilgo kongresuan «arrantza arloko ordezkaritza izaten jarraitu» gura duela azaldu zuen bermeotarrak, «EAJk ez baditu euskal arrantzaleen interesak defendatzen ez du inork egiten», esanez. Erkorekagaz batera, Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko presidentea eta Xabier Legarreta Bermeoko alkate ohia izan ziren, besteak beste, ekitaldian. «Kongresuan eztabaidatu diren arrantza arloko ekimenen %80 EAJ taldeak aurkeztutakoak izan dira; gainontzeko %20, ostera, galiziarrek aurkeztutakoak, BNGk eta PPk», adierazi zuen Erkorekak. Guk euskal arrantzaleen interesak eroaten ditugu Madrilera: bokartari buruzko arazoak, debekuak, neskatilen eta sareginen gatazkak... Azken finean, euskal arrantzaleen interesak guk defendatu ditugu beti; guk egiten ez badugu, inork ez duelako egingo», adierazi zuen EAJko kideak. Erkorekaren iritziz, Madrilen talde euskaldun bat behar da. Arrantzaleei zuzenduz, EAJ «zuen gaiak kongresura eroango dituen bozeramale» taldea dela esan zuen, «Gobernuak gai-zerrendan jarri ditzan». Horren harira, kongresuko bozeramaleak uste du arrantzaleek inork baino hobeto dakitela arrantza arloko erabakiak hartzen diren tokietan –Madrilen eta Bruselan– izatea oso garrantzitsua dela. Izan be, «itsaso arrantzaren erregulazio guztiak Madrilen eta Bruselan egiten dira; hala nola, zein arrain, non, noiz eta zelan harrapatu». «Gure ekimenak ez [...]
EAJ taldeko hainbat kide izan ziren atzo Bermeoko portuan, arrantzaren inguruan hitz egiten; besteak beste, Espainiako Kongresuan EAJren bozeramale den Josu Erkoreka. Bermeon egindako ekitaldian, EAJk Madrilgo kongresuan «arrantza arloko ordezkaritza izaten jarraitu» gura duela azaldu zuen bermeotarrak, «EAJk ez baditu euskal arrantzaleen interesak defendatzen ez du inork egiten», esanez. Erkorekagaz batera, Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko presidentea eta Xabier Legarreta Bermeoko alkate ohia izan ziren, besteak beste, ekitaldian. «Kongresuan eztabaidatu diren arrantza arloko ekimenen %80 EAJ taldeak aurkeztutakoak izan dira; gainontzeko %20, ostera, galiziarrek aurkeztutakoak, BNGk eta PPk», adierazi zuen Erkorekak. Guk euskal arrantzaleen interesak eroaten ditugu Madrilera: bokartari buruzko arazoak, debekuak, neskatilen eta sareginen gatazkak... Azken finean, euskal arrantzaleen interesak guk defendatu ditugu beti; guk egiten ez badugu, inork ez duelako egingo», adierazi zuen EAJko kideak. Erkorekaren iritziz, Madrilen talde euskaldun bat behar da. Arrantzaleei zuzenduz, EAJ «zuen gaiak kongresura eroango dituen bozeramale» taldea dela esan zuen, «Gobernuak gai-zerrendan jarri ditzan». Horren harira, kongresuko bozeramaleak uste du arrantzaleek inork baino hobeto dakitela arrantza arloko erabakiak hartzen diren tokietan –Madrilen eta Bruselan– izatea oso garrantzitsua dela. Izan be, «itsaso arrantzaren erregulazio guztiak Madrilen eta Bruselan egiten dira; hala nola, zein arrain, non, noiz eta zelan harrapatu». «Gure ekimenak ez dira asmatutakoak, kofradiekin eta arrantzaleekin adostutakoak baizik», gaineratu zuen bermeotarrak; hain zuzen be, «bokartaren, kuoten, Arcachon hitzarmenaren eta Indiako Ozeanoko itsas lapurretaren arazoak konpontzeko ekimenak dira». Arrantza Lege Iraunkorra Datorren urtean Arrantza Lege Iraunkorrerako eztabaidan parte hartuko dutela be gogorarazi zuen. «Orain arte egin dugun bezala, hor be euskal arrantzaleen ikuspegiak defendatuko ditugu». Gaineratu legez, «beste batzuk Madrilera zarata egitera joango direla esan dute, baina gu zuon, euskal arrantzaleon, ekarpenak eroaten joango gara».