Urte amaieran hasiko da Udala administrazio elektronikoko sistema prestatzen
Joan den asteko osoko bilkuran onartu legez, Biscaytik erakundeagaz hitzarmena sinatuko du Gernika-Lumoko Udalak. Horren bitartez, administrazio elektronikoa sortu eta eskaini ahal izango du Udalak. Urte amaieran hasiko dira hori prestatzen eta, sistem...
Joan den asteko osoko bilkuran onartu legez, Biscaytik erakundeagaz hitzarmena sinatuko du Gernika-Lumoko Udalak. Horren bitartez, administrazio elektronikoa sortu eta eskaini ahal izango du Udalak. Urte amaieran hasiko dira hori prestatzen eta, sistema horren bitartez, hainbat tramitazio egin ahal izango dituzte herritarrek.
Sistema barri hori arautuko duen ordenantza be onartu zuen udalbatzak. Horrek, honako esparru hauetan izango du eragina: hiritarrekiko harreman juridiko-administratiboan, hiritarrentzako admonistrazioko informazio publikoan eta datu administratiboen kontsultan, bide elektronikora egokitutako tramite eta prozedura administratiboen egitean, Udalak bere jardunean jasotakoinformazioaren tratamenduan eta udal zerbitzuak jasotzeko bideen erabileran.
www.gernika-lumo.net/eGernika-Lumo izango da Udalak on-line kontsultak egiteko egokituko duen atariaren helbidea.